Athletic 2 Alaves 0, lehen bueltaren azken partidan


Argazkia: MONIKA DEL VALLE/ARGAZKI PRESS (berria.eus)

→ berria.eus: Athletic 2-0 nagusitu zaio Alavesi, urteko lehen derbian

Athletic: Herrerin; De Marcos (Lekue, 82′), Etxeita, Laporte, Saborit; Iturraspe, Rico; Williams, Raul Garcia (Beñat, 79′), Susaeta; Aduriz (Sabin, 90′).

Alavés: Pacheco; Duarte, Maripan, Alexis, Martin; Manu Garcia, Pina (Medran, 66′), Pedraza, Burgui (Bojan, 20′); Ibai Gomez (Ruben Sobrino, 72′), Munir.

Golak:
[1-0] 7′ Etxeita
[2-0] 63′ Aduriz (pen.)

Athletic erraz nagusitu da II. Euskal Herria Txapelketaren lehen bueltako azken partidan. Emaitza honekin, sailkapenean, Athletic Errealaren parean kokatu da 7 punturekin, Alaves hondo sakonean gelditzen den bitartean, orain arte puntu bat bera ere lortu gabe.

8. minuturako Etxeitak zulatu du Alavesen atea korner batean, eta aldeko haizea hartu du Athleticek gola horren goiz sartzearekin. Partidak ez du distira handirik izan horren ostean; oro har Athletic nagusi izan da jokoan. Murgik min hartu du 21. minutuan eta Abelardok aldatu behar izan du. Yerai bandatik berotzera irten denean, zaleen txaloak jaso ditu, baina azkenean ez du parte hartu jokoan. 63. minutuan Adurizek penaltiz bigarren gola sartu du eta hortik aurrera aukera gutxi izan dira markagailua aldatzeko.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Athletic Club S.D.Eibar

Urtarrilak 26, ostirala, 21:00. San Mames

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia