FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athleticek irabazi du VI. Euskal Herriko Kopa

2016/09/04

Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa Realaren aurka (3-0).

Athleticek eraman du Gernikan jokatu den Euskal Herriko Kopa, Realaren aurrean garaipen argia erdietsiz (3-0).

Euskal Herriko Kopako finala jokatu dute igande honetan Athleticek eta Realak Gernikan. Garaipen erraza erdietsi dute zuri-gorriek (3-0), beren bosgarren titulua bilbora eramanez.

Atsedenaldira bi eta hutseko markagailuarekin iritsi da (Eunate Arraiza 5′ eta Maite Oroz 12′), ordu laurdenerako sartu baititu Athleticek lehen bi golak. Azkena partida amaitzeko minutu gutxien faltan egin dute (Eunate Arraiza 93′).

Sei ediziotan jokatu da Euskal Herriko Kopa eta bost aldiz irabazi du berau Athleticek. Bat eraman du zakura Realak.

> ligasfutbolfemenino.com: Un Athletic más efectivo se impone a la Real en la final de la Euskal Herriko Kopa