14kirola-ren sarrera guztiak

Euskal Selekzioa vs. Txekia: nazioa, futbola eta oroimena.

→ Sarrerak erosteko HEMEN

Larunbat honetan, azaroak 25, jokatuko du emakumezko futbol saileko Euskal Selekzioak Txekiako Selekzioaren aurkako partida Ipuruan (Eibar). Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF) gaur bertan eman du ezagutzera partidarako Iñigo Juaristi hautatzaileak deitu dituen jokalarien zerrenda

Euskal Selekzioaren urrats hau aprobetxatu egingo da 1937an ‘Euzkadi’ izenarekin mundu mailan ibili zen selekzioa gogoratu eta Euskal Selekzioaz hausnartzeko ere.

Orain 80 urte, 36ko Gerraren testuinguruan, Euskal Selekzioak Europan eta Ameriketan hainbat partidu esanguratsu jokatu zuen, arrakasta itzelaz, bai kirol emaitzetan zein maila sozial eta politikoan ere. Txekoslovakiako selekzio nazionalaren aurka ere jokatu zuen orduan, eta emaitza 2-1 izan zen, Txekoslovakiako taldearen alde.

Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua

Programa zabala antolatu da Eibarren partidaren inguruan, “80 urte mundura” lelopean. Eta horren barruan, azpimagarria, Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua. Ostiralean egingo da, partidaren bezperan, 19:00etan, Eibarko Armeria Eskolan. Bertan izango dira Joseba Urkiola kazetaria, Jose Angel Iribar jokalari historikoa,1937ko selekzioan aritutako futbolarien senitartekoak, gizonezkoen Euskal Selekzioaren futbolari bat, zein Iraia Iturregi eta Aintzane Encinas, biak jokalari ohiak eta Juaristi hautatzailearen laguntzaileak.

Euskal Selekzioaren ibilbidearen gaineko hausnarketa beraz, Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak partidaren aurkezpenean adierazi bezala, “askatasunaren ikur bat bilakatuta” aritu zen selekzio haren erreferentzia hartuta.

Giroa izango dugu, zalantzarik ez, Euskal Herriaren askatasunaren aldarria eta defentsaren ikur ahaztezin haren oroimena bizirik dagoelako oraingo Euskal Selekzioan, beti ere, aurrera begiratzeko asmoarekin.

Ander Garcia (Gasteiz) eta Maider Leoz (Iruñea) izan dira azkarrenak XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketan


Argazkia: @RitxiWar

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketan nagusien kategorietako irabazleak izan ziren Ander Garcia (Gasteiz) eta Maider Leoz (Iruñea).

Sailkapenak: herrikrosa.eus
Sailkapenak 2016: todorun
Sailkapenak 2015: todorun
Sailkapenak 2014: todorun
Sailkapenak 2013: todorun
Sailkapenak 2012: todorun

XVIII. GASTEIZ HIRIA HERRI LASTERKETA – 2017

XVIII. GASTEIZ HIRIA HERRI LASTERKETA - 2017

Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan.

Ohi bezala, 10 kilometro izango du lasterketak, eta Dato kalean hasiko da, 11:00etan.

Izena emateko epea zabalik dago, 13€, Internet bidez herrikrosa.eus webgunean, zein, zuzenean, honako gune hauetan: Kirolak (Florida 2), Kirolak Gasteiz (General Alava 1), Galkar kirolak (Bernal Diaz de Luko) eta RunningFiz kiroldenda (Portal de Castilla 45).

Lasterketa egunean ere izango da izena ematea, 15€tan.

→ lasterketak.eus: XVIII. GASTEIZ HIRIA HERRI LASTERKETA – 2017

[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da


Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS (Berria)

→ berria.eus: Sasoi honetan ere jokatuko da

Sasoi honetan ere jokatuko da

2017-08-29 / Ainara Arratibel Gascon

Futbol denboraldia abian den arren, herenegun jokatu zen 2016-2017ko sasoiari zegokion Euskal Herria Kirolak antolatutako Euskal Herria Txapelketako bigarren finala, emakumezkoena. Atsedenik ia hartu gabe, erakunde horretako kideak hasi dira hurrengoan pentsatzen. Izan ere, nahiz eta hainbat gorabehera izan, uste dute txapelketak euskal lehiaketa esparrua «bultzatzeko eta gizarteratzeko» balio izan duela: «Gure erakundea lehiaketa esparru hori sustatzeko sortu zen, besteak besteak, eta bai esparrua bai elkartea indartuta atera gara», nabarmendu du Kike Zurutuzak, Euskal Herria Kirolako ordezkariak.

Hala, eskertuta mintzatu da. «Txapelketa antolatu ahal izan da zaleen, erakundeen, gizarte eragileen eta kluben elkarlanari esker, eta hori indargune handi bat da». Hori aprobetxatuz, egitasmoa sendotzen jarraitu nahi dute denboraldi honetan ere, eta Zurutuzak berretsi egin du berriro antolatuko dutela: «Erakunde eta eragileekin elkarlanean jarraitu nahi dugu, eta haien aldetik ere borondate hori ikusten dugu».

Lehiaketa esparru hori indartzearen garrantziaz ohartarazi du Zurutuzak:«Gabonetako partidan gertatutakoaren ondoren, urtea ez da ona izan euskal selekzioaren ofizialtasunarentzat. Baina argi dago nazioartean toki bat izango duela euskal lehiaketa esparrua sendotuz doan heinean. Esparru hori kalitatez, egituraz eta ekintzaz sendotu behar dugu, eta gu horretan ari gara».

Helburu horri lotuta ikusten dute txapelketa. Emakumeen finalean, igandean, Athletic 3-0 gailendu zitzaion Realari. Garazik, Nekanek eta Erikak sartu zituzten zuri-gorrien golak. Emakumeen kasuan, zazpigarren aldiz jokatu da txapelketa, eta Zurutuzak azaldu du «guztiz errotua» dagoela. «Oso pozik gaude. 600 bat ikusle bildu ziren, eta giro paregabea egon zen Mintxetan. Partida, gainera, lehen zatian oso lehiatua izan zen; behintzat, Athleticek bigarren gola sartu zuen arte. Bigarren zatian ere bi taldeek maila polita eman zuten, nahiz eta tentsioa pixka bat gutxitu». Sasoi honetan, gainera, talde gehiagok parte hartzea nahi dute —aurrekoan sei izan ziren—.

Gizonezkoen kasuan, lehen aldiz jokatu zen txapelketa. Zapore «gazi-gozoa» utzi zien hilaren 12an jokatu zen Athleticen eta Alavesen arteko finalak. «Guretzat garrantzitsua zen estreinakoz egitea, eta egite hutsa aurrerapauso bat da. Orain gutxi arte kosta egiten zitzaigun halako zerbait antolatu ahal izango genuela sinestea, eta horrekin geratzen gara. Izan ere, zaleak konturatu dira zerbait polita antola daitekeela».

Baina bi gertaerek zapuztu zuten antolatzaileen poza. Batetik, finala amaitzeko bi minutu falta zirela, Palencia Caballero epaileak bertan behera utzi zuen norgehiagoka, bi taldeek gogorregi jokatzen ari zirela argudiatuta. Bestetik, Alaveseko zaleekin ere gorabeherak izan zituzten, zelaian pankartak eta danborrak sartzea debekatu zietelako.

Bi gertaera horien inguruan mintzatu da Zurutuza. Aste batzuk pasatu diren arren, oraindik ere «sinestezina» egiten zaie epaileak hartutako erabakia. «Hasieratik nabari zen lagunarteko partida batean baino tentsio handiagoa zegoela. Baina zentzugabea eta astakeria bat izan zen bi minutu falta zirela bertan behera uztea. Tristuraz eta inpotentziaz bizi izan genuen gertatutakoa». Saiatu ziren harekin hitz egiten, baina bere horretan jarraitu zuen. «Proposatu genion partida amaitutzat ematea, eta berdinketa zegoenez penaltiak botatzea, gutxienez kopa emateko. Ez genuen txapelketa garailerik gabe utzi nahi. Are gehiago jokatzen zen lehen aldia izanda».

Proposamen horrekin ez zuten «inolaz ere» epailearen autoritatea auzitan jarri nahi: «Alderantziz. Argi esan genion erabil zezala autoritate hori ezartzeko zituen tresnak, eta gerora ere aktaren bidez izango duela horretarako aukera. Ez zuen atzera egin, ordea».

Alaveseko Iraultza taldeko zaleekin izandako gorabeheren inguruan, Zurutuzak berretsi du danborrak eta pankartak ez sartzen uzteko erabakia ez zela beraiena izan. «Segurtasun neurriak direla eta, halako objektuak zelaian sartzearen inguruan dagoen araudia gero eta zorrotzagoa da. Gainera, gu ez gara gai horietan adituak. Hori dela eta, segurtasun enpresa baten esku utzi genuen. Erabakia haiena izan zen».

Alaveseko zaleek partida hasteko ordu laurden falta zela deitu zieten, objektu horiek zelaira sartu nahi zituztela esanez. «Guk ikusi genuen eskatzen zigutena ez zela beste munduko ezer, eta saiatu ginen enpresarekin hitz egiten. Baina ezetz esan ziguten, eta, ardura haiena izanda, ezin genuen ezer egin». Hurrengo urterako gauzak aldatzea nahi dute. «Zaleak oso haserre zeuden, eta zelaira ez sartzea erabaki zuten. Guretzat oso mingarria izan zen, eta konpondu egin nahi dugu».

Gehiago nahi dute

3.000 zale inguru bildu ziren guztira Lasesarren.«Zale gehiago biltzea nahi genuen. Baina, lehen aldia izateko, kopurua ondo dago. Zale askok ez zuten txapelketa ezagutzen, eta uste zuten lagunarteko partida bat zela. Indarra hartuz joango da».

Sasoi honetan «pena» ematen die Osasuna txapelketan ez egoteak. «Bigarren Mailan euskal talde gehiago egongo balira, formatua aldatzea aztertuko genuke. Izan ere, derbietako emaitzen arabera erabakitzen dira finalistak. Baina, bakarra egonda, oraingoz horrela utziko dugu». Ez du baztertu etorkizunean formatua bera aldatzea: «Emakumeena eta gizonena modu diferentean jokatzen dira, eta ikusi beharko dugu zer egin».

VII. Euskal Kopako finala: Athletic 3 R.Sociedad 0


Argazkia: Berria

→ berria.eus: Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita

Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita

Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten atzo Euskal Kopako finala, eta Bilboko taldeak nagusitasun handia erakutsi zuen. Erraz gailendu zitzaion Realari eta bere seigarren Euskal Kopa eskuratu zuen.

Partidalen lehen zatian sartu zituzten aurreneko bi golak: Garazi Muruak sartu zuen aurrenekoa, partidaren 18. minutuan, eta Nekane Diezek bigarrena. Atsadenaldiaren ondoren ere nagusitasunari eutsi zioten zuri-gorriek, eta Erikak sartu zuen partidatko hirugarren eta azken gola.

→ naiz.eus: Sexta Euskal Kopa para el Athletic