Kategoriaren artxiboak: Lasterketak

III BURDIN HESIA MENDI LASTERKETA ETA MENDI MARTXA IZUGARRIZKO GIROAN

Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu zuten parte.Irabazlea gizonezkoetan Ibon San Migel izan zen, 2:03:51-ko denbora behar izan zuen eta Zenaide Alvarez emakumezkoetan 2.33:20.  Ikus denbora eta sailkapenak

Lehen aldiz ospatu zen mendi martxak ere izugarrizko arrakasta izan zuen eta 350 partaidetik gora izan ziren 25 edo 19 kilometrotako martxan.Kezkatzeko kontu bakarra iazko irabazleak Igor Garciak Laudiora iristear izan zuen istripu larria:Zorionez susto ikaragarrian geratu den arren hurrengorako  aldaketaren bat egin beharko da ibilbidearen azken zatian .

Argazki gehiago

 

 

Abian da Burdin Hesia I. Mendi Martxa eta Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa

Izena eman mendi martxan

Izena eman mendi lasterketan

Maiatzaren 24an abiatuko da Bilbotik Laudiora aurtengo Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa Miribillatik. Aurtengoak aldaketa nabariak ditu. Goizeko 9:30etan aterako den mendi lasterketaz gain mendi martxa ere abiatuko da Miribilla bertatik 8:15etan. Lasterketak eta martxak 25 kilometro izango dituzte, nahiz eta martxak aukera emango duen Goikogane eta Ganekogorta igo gabe 19 kilometrotako martxa egitea. Izen-emateak Laister Kirolak (Gasteizen), Bikila Kirolak (Bilbon) eta Olympus Dendan (Laudion) egin ahal izango da edo internetez mendi martxa hemen klikatuta eta mendi lasterketa hemen klikatuta.  Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: 635759473 edo euskarrike@gmail.com.

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin.

Eskuorria

LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA.

ZOZKETATUKO DIREN SARIEN ARTEAN GARRANTZITSUENAK, TENERIFERA BI LAGUNENTZAKO ASTEBETERAKO BIDAIA IZANGO DA. BIDAI BIKOITZ BAT GIZONEZKOEN MAILAN ZOZKETATUKO DA ETA BESTEA EMAKUMEZKOETAN.

IZEN-EMATEA:
https://www.runedia.com/inscripcio/201430946/

 INFORMAZIO GEHIAGO:
http://www.sailkapenak.com/evento/gasteiz-hiria

Elena Loyo eta Gotzon Solaegi gailendu dira Laudio Herria VII. lasterketan

350 lagun inguruk hartu dute parte gaur goizean Laudiotik abiatu den lasterketan. 11:30etan puntutan hasi da lasterketa Lamuza parketik, eta 10km korri egin ostean, herriko plazara iritsi dira lehen lasterkariak.

bestelakoak1

Adin guztietako gizon emakumeek hartu dute parte aurtengo edizioan, eta ehundaka lagun izan dira ibilbide guztian zehar animatzen. Giro paregabea eta eguraldia lagun ere lagun izan da lasterketa guztian zehar.

Hauxe izan da sailkapena:

– Emakumezkoetan

  1. Elena Loyo
  2. Inma Pereiro
  3. Arrate Mintegi

Lehen beteranoa: Irkunde Etxaburu

– Gizonezkoetan:

  1. Gotzon Solaegi
  2. Iñaki Garcia
  3. Jose Felix Bilbao

Lehen bereanoa: Javi Olabarria

Diego Cuadrado eta Laura Garcia azkarrenak Gasteiz Hiriaren 14. edizioan

Goizeko 11:00etan eman dio hasiera Jon Esturo EH Kirola Elkarteko kideak Gasteiz Hiria XIV. Herri Lasterketari. 500 bat lagun aurkitzen ziren irteera marraren atzean Gasteiz zeharkatuko zituen 10 kilometroak egiteko prest. Eguraldia lagun, adin guztietako gizon eta emakumeek hartu dute parte urteroko zitan, askorentzat, Behobia- Donostia asteburu aurreko entrenamendu moduan balio duena.

bestelakoak2

Bixen Fernandezi omenaladia

Aurtengoa Bixen Fernandez oroitzeko edizioa izan da. Izan ere, asko izan dira korrikalariari eta bere familiari egin zaizkion keinuak, hunkigarriena sari banaketan ospatu den omenaldia. Orain dela urtebete inguru hil zen Bixen korrika ari zela auto batek harrapatu zuenean. Korrikalari ezaguna Gasteizen, bere emazte eta alabak jaso dute gaurkoan antolakuntzak eskaini dien lore sorta eta txapela.