Kategoriaren artxiboak: Xakea

Euskal Herria finalaren atarian gelditu da

Partidu bakar bat bera ere galdu gabe Euskal Herria Europako Nazioarteko Talde Gazteen Xake Txapelketaren finalaren ataria gelditu da. Sailkatu ahal izateko multzoko lehen bukatu behar zuen, baina 5 berdinketarekin ezin izan du finalerako txartela eskuratu. Taldeak itxura ona eman du, baina garrantzitsuak ziren uneetan ezin izan du garaipena eskuratu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Euskal Herria Europako Nazioarteko Talde Gazteen Xake Txapelketa Bastian (Korsikan) jokatzen ari da gaur eta bihar. Euskal Herriko taldea Ivan Iturraldek (Donostia, 10 urte azpikoetan), Jose Luis Muñozek (Donostia, 12 urte azpikoetan), Ramon Elduayenek (Donostia, 14 urte azpikoetan), Javier Marchenak (Gasteiz, 16 urte azpikoetan), Juan Ruiz Abadek (Arrasate, 18 urte azpikoetan) eta Paul Veltenek (Baiona, 20 urte azpikoetan) osatzen dute.

Sailkatze faseko multzo indartsuena tokatu zaie ELOaren edo xake jokalariak sailkatzeko sistemaren arabera. Bertan zeuden Korsika, Sardinia eta Bretainia. Goizeko lehen bi errondetan, Sardiniaren aurka berdindu dute eta Bretainiaren aurka irabazi. Arratsaldean, berriz, berdinketak baizik ez dituzte lortu, bi aldiz Korsikaren kontra, bigarren aldi batez Sardiniaren aurka, baita Bretainiaren aurka ere. Bitartean Korsikak, multzoko lehena bukatu duen taldeak, bi garaipen lortu ditu goizean. Arratsalde hasiera, ordea, kostatu zaie, Euskal Herriaren aurka berdinduz hasi dira, baita ustegabean multzoko azken zihoan Bretainiaren aurka galduz ere. Azkeneko bi partiduetan, ordea, burua berriro altxa, eta Sardinia menean hartuz, eta Euskal Herriaren aurka bigarren aldiz berdinduz, finalerako nahikoa zuten aldeari eustea lortu dute.

Multzoko sailakapena horrela bukatu da. 1. Korsika 4 punturekin, 2. Euskal Herria 3,5 punturekin, 3. Sardinia 2,5 punturekin eta 4. Bretainia 2 punturekin. Bitartean, Alsazia erraz sailkatu da finalerako, Bera, Bulgaria, Korsika II eta Piemonte biltzen zituen bigarren multzoan. Finala bihar eguerdian jokatuko da, aipatu bezala, Korsika eta Alsaziaren artean. Hemen jarraitu daiteke zuzenean.

Xakeko Euskal Selekzio gazteak Europako Nazioarteko 
 Txapelketan parte hartuko du Korsikan

Datorren ekainaren 7tik 9ra, Euskal Selekzio gazteak Bulgaria, Piemonte, Alsazia, Bretainia, Sardinia eta Korsikako selekzioekin lehiatzeko aukera izango du Bastian (Korsika) jokatuko den Europako Nazioarteko Xake Txapelketan. Guretik sei jokalari joango dira, Baionako Paul Velten, Arrasateko Juan Ruiz Abad, Gasteizko Javier Marchena eta Donostiako Ramon Elduayen, Jose Luis Muñoz eta Ivan Iturralde.

xakea2

Lehen egunean jokatuko dituzte kanporaketak, eta gauzak ongi joaten bazaizkie, finala ondoko egunean. Kanporatuak izanez gero, Korsikako beste 3.000 gazterekin jaialdi batean parte hartzeko aukera izango dute norbanako bezala. Xake lurra da Korsika. 310.000 biztanle ditu, eta horietako 5.600 federatuak daude. Lega di Corsa i Scacchik, Frantses Federazioak, Korsikako Lurralde Elkargoak eta Bastiako Udalak antolatu dute txapelketa, eta Euskal Selekzioak parte hartzeko aukera izango du aurten Euskal Herria Kirolari esker.

Euskal Selekzio gaztearen ezaugarriak:

20 urte azpikoetan: Paul Velten, Baiona, 18 urte, 2012ko Frantziako txapelduna gazte mailan. Nazioarteko ELOa=2372. Côte Basque Echecs eta Gros Xake Taldeko jokalaria.

18 urte azpikoetan: Juan Ruiz Abad, Arrasate, 17 urte, Euskal Herriko txapelduna gazte mailan. Nazioarteko ELOa=2042. Arrrasate Xake Elkarteko jokalaria.

16 urte azpikoetan:  Javier Marchena, Gasteiz, 15 urte, 2012ko Euskal Herriko txapelduna kadeteetan. Nazioarteko ELOa=2085. Sestaoko jokalaria.

14 urte azpikoetan:  Ramon Elduayen, Donostia, 14 urte, 2012ko Gipuzkoako txapelduna haur mailan. Nazioarteko ELOa=1672. Gros Xake Taldeko jokalaria.

12 urte azpikoetan: Jose Luis Muñoz, Donostia, 12 urte. Gros Xake Taldeko jokalaria.

10 urte azpikoetan: Ivan Iturralde, Donostia, 8 urte, Nafarroako azpitxapelduna benjaminetan. Iruñeko Orvina eta Gros Xake Taldeko jokalaria.

Euskal Herria – Frantzia xake txapelketa

Gaur arratsaldean Euskal Herria eta Frantziako xake jokalariak lehiatuko dira 4N Xake Txapelketa irabazteko asmoarekin. Euskal xake jokalariek aukera polita izango dute beraien selekzioarekin lehiatu ahal izateko.

Euskal Herriko taldean lurralde ezberdinetako goi mailako xake jokalariak arituko dira. Hauek dira taldea osatuko duten xake jokalariak: Felix Izeta (Zestoa), Unai Garbisu (Iruña), Alejandro Franco (Azpeitia), Mikel Huerga (Iruña), Santi Gonzalez (Bilbo) eta Patrice Etxegarai (Baiona).

Frantziar taldea, Sebastian Mazé, Fabien Libiszewski, Eric Prie, Axel Delorme, Chistofhe Phipippe eta Jean Baptiste Mullonek osatuko dute.

Hau guztia jakinik, badugu nahikoa arrazoi gaur hilak 27, Groseko Xake Taldean (Anoeta Pasealekua, 20, 3g) 16:30etan jokatuko den Xake Txapelketa hau ikustera gerturatzeko.