LASTERKETAK

Diego Cuadrado eta Laura Garcia azkarrenak Gasteiz Hiriaren 14. edizioan

2013/11/03

Goizeko 11:00etan eman dio hasiera Jon Esturo EH Kirola Elkarteko kideak Gasteiz Hiria XIV. Herri Lasterketari. 500 bat lagun aurkitzen ziren irteera marraren atzean Gasteiz zeharkatuko zituen 10 kilometroak egiteko prest. Eguraldia lagun, adin guztietako gizon eta emakumeek hartu dute parte urteroko zitan, askorentzat, Behobia- Donostia asteburu aurreko entrenamendu moduan balio duena.

bestelakoak2

Bixen Fernandezi omenaladia

Aurtengoa Bixen Fernandez oroitzeko edizioa izan da. Izan ere, asko izan dira korrikalariari eta bere familiari egin zaizkion keinuak, hunkigarriena sari banaketan ospatu den omenaldia. Orain dela urtebete inguru hil zen Bixen korrika ari zela auto batek harrapatu zuenean. Korrikalari ezaguna Gasteizen, bere emazte eta alabak jaso dute gaurkoan antolakuntzak eskaini dien lore sorta eta txapela.