DesoHCuWAAI8hWB

#EHFutbolKopa ~ Athletic 3-1 Eibar

Athletic Club 3-1 Eibar KE

Argazkiak: @SDEibar @AthleticClub

Argazki gehiago: @JaviUrola

→ uztarria.eus: 3 eta 1 irabazi dio Athleticek Eibarri Garmendipen jokatutako partidan

Azpeitian jokatu dute futboleko emakumeen VIII. Euskal Herriko Koparen lehen finalaurrekoa, gaur arratsaldean. 17:00etan hasita, Athletic eta Eibar nor baino nor aritu dira Garmendipe futbol zelaian, eta aise nagusitu da Athletic partidan. Hain zuzen ere, 3 eta 1 irabazi dute partida txuri-gorriek.

Lehen gola Eibarrek bere atean sartu du, partida hasi eta berehala. Ondoren, markagailua 2-0ean jarri du Nekanek sartu duen golaren bidez, eta, lehen zatiaren amaieran, Athleticeko jokalari Leiak sartu du hirugarrena, 43. minutuan. 61. minutuan, Eibarreko Idoiak, penaltiz, 3 eta 1ean jarri du markagailua. 75. minutuan, berriz, penaltia huts egin du Athleticeko Nekanek.

Eibar taldea Xuban Peña azpeitiarrak entrenatzen du. Aste honetan bertan jakinarazi du taldea gidatzea utziko duela.

Athletic Club: A.Leguina, Sierra, Moraza, Ainhoa A., Nekane, Maite, Cirauqui, Damaris, Marta Perea, Leia, A.Bergara. Ordezkoak: Ainhoa (p), Garazi, Y. Corres, Eunate, L. Córdoba, Erika Vázquez, V. Gimbert

Eibar KE: Iratxe, Alaitz, Olatz, Alonso, Sara, Ane, Kattalin, Nerea, Idoia, Irantzu, Estibaliz. Ordezkoak: Naiara, Julene, Maitane, Nahia, Alaine

Golak
1-0  09´ Cirauquik
2-0  12´ Damarisek
3-0  42´ Leiak
3-1  61´ Idoiak

Finala

Athletic-ek aurrera egin eta finala jokatuko du, San Ignacio-Realaren arteko finalerdiko irabazlearen aurka.

[2018]  VIII. Euskal Herria Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
[2. multzoa]
2018.04.26
Gasteizko Aurrera 0 – 4 Eibar KE ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.04.28
Zarautz KE 2 – 3 Oiartzun KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.04.29
Aviron Bayonnais 1 – 11 Pauldarrak   ehkirola.eus
[4. multzoa]
2018.04.29
Mulier FCN 5 – 4 penaltietan Osasuna  mulierfcn.com
[1. multzoa]
2018.05.11
Oiartzun KE 1 – 2 Añorga  ehkirola.eus
[2. multzoa]
2018.05.15
Genêts d’Anglet 0 – 5 Eibar KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.05.17
Pauldarrak 0 – 3 San Ignazio  ehkirola.eus
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.05.24  Añorga  1-3  Eibar KE  ehkirola.eus
2018.05.29  Mulier FCN  1-2  San Ignazio
 ehkirola.eus
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.06.02  Athletic Club  3-1   Eibar KE
 2018.06.05 San Ignazio   Real Sociedad
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.08 ?