EHK Telebista

12. saioa (13/01/28)

Elkarrizketaren atalean, Egoitz Murgoitiorekin hitz egin genuen aurtengo ziklokross denboraldiari buruz. Erreportajearen tartean Euskal Herritarrok elurretarako dugun afizioari buruz aritu ginen, Basque Country Freerideko kideekin.

11. saioa (13/01/14)

Elkarrizketaren atalean, Lander Lasa Iraurgi saskibaloi taldeko jokalariarekin izan ginen. Bestalde, mendi lasterketen inguruko erreportajea izan genuen, tartean Zigor Iturrieta elkarrizketatu genuelarik.

10. saioa (13/01/07)

Emakumezkoen Euskal Herriko futbol selekzioa eta Eslovakiak ekainaren 23an Anoetan jokatu zuten partiduari buruzko erreportaia eta Unai Gazpio, Realeko emakumezkoen taldearen entrenatzaileari elkarrizketa urteko lehen saioan.

9. saioa (12/12/17)

Mikel Etxarri euskal selekzioko hautatzeileari elkarrizketa eta 4 t’erdiko finalari buruzko erreportaia saioaren ardatz.

Horretaz gain mendian ibiltzeko botak aukeratzeko zenbait aholku urteko azken saioan.

8. saioa (12/12/10)

Promozioko 4 t’erdiko finalari buruzko erreportaia eta Jon Txakartegi, Sito Alonsoren laguntzailea elkarrizketatu genituen saio honetan

7. saioa (12/12/03)

Mendi Duatloi zirkuituko garailearekin bere esperientziari buruz hitz egiteko aukera izan genuen.Bestetik, erreportajearen tartean pista txirrindularitza izan genuen hizpide. Hain zuzen ere EH mailan dagoen txapelketa garrantzitsuena den Gipuzkoa Saria. Pista munduko zenbait protagonistarekin hitz egiteko aukera ere izan genuen.

6. saioa (12/11/26)

Saio honetan, elkarrizketaren atalean, Oinatz Bengoetxea pilotariarekin izan genuen. Bestalde, Antton Zabala Euskal Herriko kirol eskalada eta bulder modalitateetako txapeldunaren inguruko erreportajea, zozketa eta aholkuen txokoa izan genituen.

5. saioa (12/11/19)

Saio honetan elkarrizketaren txokoan, Markel Irizar Radioshack taldeko txirrindulariarekin izan ginen. Bestalde, adimen urritasuna dutenen V. Nazioarteko Karate Bera Bera txapelketaren inguruko erreportajea, zozketa eta aholkuen txokoa izan genituen.

4. saioa (12/11/12)

Saio honetan elkarrizketa atalean Iraitz Garmendia Hernani errugbi taldeko kapitaina izan genuen. Bestalde, Behobia-Donostia maratoi erdiaren hurbileko erreportajea eta osasunaren inguruko aholkuen tartea izan genituen.

3. saioa (12/11/05)

Saio honetan, asteburuko emaitza esanguratsuenak errepasatzearekin batera, Maite Azkoaga Realeko belar hockey taldeko kapitaina izan genuen elkarrizketa atalean. Bestalde, Azpeitiko kross mixtoaren inguruko erreportajea eta elikadurari buruzko aholkuen txokoa izan genituen.

2. saioa (12/10/29)
Saio honetan, asteburuko emaitza esanguratsuenak errepasatzearekin batera, Reyes Karrere Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzailea izan genuen elkarrizketa atalean. Bestalde, Kantauri Surf Ligaren inguruko erreportajea eta lasterkarientzako aholkuen txokoa izan genituen.

1. saioa (12/10/15)

Lehendabiziko saioan, asteburuko emaitza esanguratsuenak seinalatzearekin batera, Igor Makazaga Orio arraun taldeko entrenatzailea izan genuen elkarrizketa atalean. Mendi duatloi zirkuituan izandako esperientzia erreportaje batean jaso genuen. Bukatze aldera, aholkuen txokoa izan genuen.