RUGBYA

Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan

2013/05/18

Euskal Herriko Rugby selekzioak ordezkaritza izango du datozen egunetan Châteaulinen (Bretainia) eta Parisen jokatuko diren nazioarteko rugby 7 txapelketetan. Euskal Herria Kirola elkarteak Euskadiko Federazioarekin elkarlanean posible egin du sub 18 eta senior mailako launa talde mundu mailako taldeekin lehiatzea. Zorterik onena opa diegu!

Euskal Herria – Basque Country izenarekin, ‘Emakumea melean nazioarteko txapelketa’ jokatuko dute sub 18 eta senior mailako emakumezkoen bi taldek. Lehen txapelketa hau asteburu honetan ospatzen ari da (maiatzaren 18 eta 19an).

Maiatzaren 22 eta 23an, beste zita bat izango du gure selekzioak rugbyarekin. Oraingo honetan, ‘Centrale 7: Nazioarteko rugby 7 txapelketa’-n senior mailako emakumezko eta gizonezkoen Euskal Herriko selekzioak izango ditugu, besteak beste, Frantzia, Zelanda Berria, Txina eta Hego Afrika aurkari izango dituztelarik.