FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Oiartzun-Athletic, goi mailako futbola fanderian

Api 28, 2016

Oarsoaldeko kirol talde onenak, Emakumeen Lehen Mailan ari den Oiartzunek, eta Athleticek partida jokatuko dute maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian.

Euskal Herriko Kopako finalerdietako norgehiagoka izango da bien artekoa. Gaur egin dute aurkezteko prentsaurrekoa, Errenteria-Oreretako udaletxean. Anfitrioi lanak egin dituzte Garazi Lopez-Etxezarreta eta Jon Txasko zinegotziek. Azken horrek adierazi duenez, pozik daude horrelako partida bat Errenteria-Oreretan jokatuko delako, eta txapelketa antolatzen duen Euskal Herria Kirola elkarteari eskerrak eman dizkiote eduki duten jarreragatik. Hala ere, partida hori puntuala ez dela gogorarazi du Txaskok: “Udalak partida hau antolatzea emakumeen kirola laguntzeko politikaren barruan sartzen da. Berdintasun Kontseiluak lau denboraldi daramatza emakumeen taldeak eta proiektuak diruz laguntzen”.

Lurraldetasuna, funtsezko.Kike Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko koordinatzailea da. Elkarte horrek antolatzen du Euskal Herria Kopa, seigarren aldiz.Iraganeko krisia gaindituta aurten final laurdenetatik hasi dira, lau talderekin, eta finalerdietara zuzenean sartu dira Athletic eta Reala.