Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan

Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena erakutsi zuten baina ezin izan zitzaien Aurreraren jokoari gailendu. 

Ekainaren 7an, ostiralez, iluntzeko 19:15etan partidua hasteko ordua zen , baina Arrasateko taldeak bidaia hastear zuela, Txirrindularien lasterketa bat oztopo, ordu erdi beranduago iritsi ziren Olaranbenbeko futbol zelaira. Aipamen bat besterik ez da ere, Olaranbe zelaia egoera ikusgarrian zegoen, belarra moztu berria eta botatako euri jasek azkarrago jarri zuten zelaia. Klubak hiru gizon omendu zituen urteetan zehar egindako lanagatik, eta dantzaria txistuaren soinuarekin batera, jokalariak eta epaileak lekuko, hasi zen norgehiagoka. Harmailetan jende dexente.

Aurrera hasi zen baloiaren jabetzaz menepean hartzen arrasatearrak, eta hauek, berriz, kontraeraso politak burutu zituzten. Eta horrela joan zen lehen zatia, aukerekin baina hutsean markagailuan.

Bigarren zatian, aldiz, Aurrerakoek aldaketa ugari eta onak egin zituzten, eta, horren ondorioz, berehala igarri zen nagusigoa: 1-0ekoa Leire Fernadezen jokaldi bikainari esker gauzatu zen 50. minutuan; pare bat arerio gaindutu ondoren hormarena egin eta bakar bakarrik atezainaren aurrean, jo baloiari eta barrura. Handik gutxira Sara Tazok defentsari bizkarra hartuz 2-0ekoa egin zuen, jaurtiketa gurutzatu baten bitartez.

Arrasatekoek, tarteka euren kalitatearen erakustaldiak egin zituzten jokaldi politak eta baloiaren erabilera ederra eskainiz; esaterako Melanik eta Ane Berazak. Aukerak ere sortu zituzten eta halako batean 2-1ekoa gauzatu zuen Oihana Aldaik; une batez berdinketa etor zitekeela ematen zuen; ligan ere berdinketa eman zelako bi talde hauen artean, baina Lorenaren lasterkaldiek agerian utzi zuten arrasatearren defentsa, eta  3-1ekoa egin zuen 80.minutuan. Halaxe amaitu zen partidua. Iñaki Alzolak, epailearen esanetan “oso partidu garbia izan da, eta lehia polita ikusi dugu”.

Aurrera de Vitoriak aurrera egiten du eta hurrengo aurkaria Añorga taldea izango da udako oporren bueltan, aurredenboraldian, abuztuaren 18an; hemendik sailkatzen denak saria izango du: Errealaren aurka jokatzea Beasainen abuztuaren 21ean, finalerdietan.

futbol1

Asteburuko emaitzak: Osasuna eta Aurrera, hurrengo fasera

Asteburu honetan lehen faseari dagozkion bi partida jokatu dira EHko Emakumezkoen III. Futbol koparen baitan. Abantok Osasuna hartu zuen etxean larunbatean, eta 2-3ko emaitzarekin nagusitu ziren gorritxoak. Bestalde, igandean, Aurrera de Vitoria erraz gailendu zitzaion Ipar Euskal Herriko konbinatuari, 2-19eko emaitzarekin. Honela ba, Osasuna eta Aurrera sailkatuko dira hurrengo faserako.

Larunbateko jardunaldian, Abanto eta Osasunaren arteko norgehiagoka jokatu zen Las Carreraseko zelaian. Gorritxoak gehiago izan ziren lehen zatian, eta 3 gol egin zituzten: Maite Orozek bi eta Maria Diazek bestea. Bigarren zatian, Abantokoak indarberriturik atera ziren zelaira, eta bi gol egin zituzten. Hala ere, 2-3ko emaitzarekin Osasunako neskak pasa dira final erdietara. Abuztuan jokatuko da eta Athletic izango dute aurkari.

Bestetik, igandean, Ipar Euskal Herria eta Aurrera de Vitoriaren arteko partida izan zen Donapaleun. 2 eta 19ko emaitzarekin oso errez nagusitu zitzaion Gasteizko taldea Iparraldekoari. Azken hau konbinatu moduan osatu zen, Maule, Ziburu, Garazi eta Donapaleuko neskekin. Futbol 7ra ohituagoak, zailtasunak izan zituzten arabarren joko onari gailentzeko.

futbola2

Partidako jokalari nabarmendua Leire Fernandez Aurrera de Vitoriako jokalari ondarrutarra izan zen, bi gol besterik egin ez dituen arren, maila handiko jokoa egin baitzuen partida guztian zehar.

Horrela ba, arabarrak sailkatu dira hurrengo faserako. Arrasateko taldea izango dute aurkari datorren ostiralean, hilak 7, Olaranbeko zelaian arratsaldeko 7:15etan jokatuko den partidan.

Lehen eta bigarren postuak EHko selekzioarentzat

Lehen eta bigarren postuak lortu zituen Euskal Herriko selekzioak Bretainian jokatutako “Emakumea melean” nazioarteko txapelketan. Sub 18ko taldea bigarren geratu zen eta Seniorrak garaile izan ziren Rennes-en aurka irabazi ostean. Bretainiako Châutelin udalerrian izan zen txapelketa aurreko asteburuan, rugby 7ko modalidadean, eta Rennes, Brest eta Vendeeko selekzioa bezalako aurkariak izan zituzten.

rugbya1

Bestetik atzo abiatu ziren Euskal Herriko emakumezkoen eta gizonezkoen senior selekzioak ‘Nazioarteko rugby 7 txapelketa’ jokatzera. Txapelketa Parisen jokatzen ari da bi egunez, eta atzoko egunak denetariko emaitzak utzi zituen. Emakumezkoen selekzioak 3 partidatik 2 irabazi zituen eta bestea galdu. Gizonezkoen taldeak ez zuen zorte bera izan eta 3 partidetan izan zen garaitua.  Hona hemen emaitzak:

 

EUSKAL HERRIA- 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK GIZONEZKOAK

 

EUSKAL HERRIA- 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK EMAKUMEZKOAK

 

               
SELECION de MIDI- PYRENEES

40

EUSKAL- HERRIA

17

FRANCIA

34

EUSKAL- HERRIA

7

               
STELLENBOSCH

39

EUSKAL- HERRIA

0

SELECION de MIDI- PYRENEES

10

EUSKAL- HERRIA

14

               
SELECCIÓN de DUBLIN

40

EUSKAL- HERRIA

7

LOUGHBOROUGH

10

EUSKAL- HERRIA

22

 

Gaurko eguneko partidak.

FASE FINALAK – 2.JARDUNALDIA

 

 

 

11H30 BULGARIA

 

13H30 EUSKAL -HERRIA

1/2 F Bowl

 

 

1/2 ORO “F”

 

 

SELECCIÓN de DUBLIN

FRANCIA UNIVERSITARIA

 

 

 

 

11H50 EUSKAL -HERRIA

13H50 FRANCIA

 

 

 

 

 

1/2 F  Bowl

 

 

1/2 ORO “F”

 

 

KENYA

 

BELGICA

 

 

 

 

 

14H50

17H20

3/4 BOWL

3/4 FEMENINA

 

15H10

18H00

FINAL BOWL

FINAL”F”

 

Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan

Euskal Herriko Rugby selekzioak ordezkaritza izango du datozen egunetan Châteaulinen (Bretainia) eta Parisen jokatuko diren nazioarteko rugby 7 txapelketetan. Euskal Herria Kirola elkarteak Euskadiko Federazioarekin elkarlanean posible egin du sub 18 eta senior mailako launa talde mundu mailako taldeekin lehiatzea. Zorterik onena opa diegu!

Euskal Herria – Basque Country izenarekin, ‘Emakumea melean nazioarteko txapelketa’ jokatuko dute sub 18 eta senior mailako emakumezkoen bi taldek. Lehen txapelketa hau asteburu honetan ospatzen ari da (maiatzaren 18 eta 19an).

Maiatzaren 22 eta 23an, beste zita bat izango du gure selekzioak rugbyarekin. Oraingo honetan, ‘Centrale 7: Nazioarteko rugby 7 txapelketa’-n senior mailako emakumezko eta gizonezkoen Euskal Herriko selekzioak izango ditugu, besteak beste, Frantzia, Zelanda Berria, Txina eta Hego Afrika aurkari izango dituztelarik.

rugbya12

Euskal Kayak Surf Kopako lehen jardunaldia

Martxoaren 17an, Kayak Surfeko Gipuzkoako Txapelketa eta Euskal Kopa ospatu ziren Zurriolako hondartzan

Itsasoak indarrez jo zuen, olatu handiak sortuz, baina goizaldean haize zakarra altxa zen, eta ondorioz, olatuak nahasi egin ziren. Marea altuarekin hasi zen txapelketa, eta egunak aurrera egin ahala jeisten joan zen, olatuen baldintzak geroz eta okerragoak izan zirelarik, baita remontatzeko ere.

latu handi eta zakarrak izan baziren ere, partaideek oso maila ona erakutsi zuten, baita gazteenek ere, baldintza txar horietan uretan sartzeko adorea izan baitzuten, bai mutiko, baita neskatoek ere.

Izan ere, hauxe oso gauza positiboa da Euskadiko Kayak Surfarentzat, eta aipatzekoa gainera, atzoko probako partaide kopuruaren erdia Juniorrak izan zirela.

SAILKAPENAK:

  • JUNIOR SHORT KAYAK: 1. Odei Etxeberria, 2. Gorka Martin, 3. Edu Espinosa, 4. Teresa Carranza
  • JUNIOR LONG KAYAK: 1. Odei Etxeberria, 2. Gorka Martin, 3. Teresa Carranza, 4. Alfonos de Juana
  • NESKAK SHORT KAYAK: 1. Ainhoa Tolosa, 2. Garazi Iturralde, 3. Enara Ibarburu, 4. Teresa Carranza
  • NESKAK LONG KAYAK: 1. Ainhoa Tolosa, 2. Teresa Carranza, 3. Enara Ibarburu
  • OPEN SHORT KAYAK: 1. Edu Etxeberria, 2. Unai Aiartza, 3. Urko Otxoa, 4. Jon Fernandez
  • OPEN LONG KAYAK: 1. Edu Etxeberria, 2. Urko Otxoa, 3. Xabi Olano, 4. Ibon Agirrezabala