EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH Kirola. Jarraitu EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du. irakurtzen

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAREN EGUTEGIA

2016 Abuztuaren 27/28 (2. Jardunaldia) Osasunamini_osasuna 0 – 2 mini_sociedadReal Sociedad
2016 Irailaren 24/25 (6. Jardunaldia) Eibarmini_eibar 2 – 0 mini_sociedadReal Sociedad
2016 Urriaren 15/16 (8. Jardunaldia) Athleticmini_athletic 3 – 2 mini_sociedadReal Sociedad
2016 Urriaren 16/16 (8. Jardunaldia) Eibarmini_eibar 2 – 3 mini_osasunaOsasuna
2016 Urriaren 22/23 (9. Jardunaldia) Real Sociedadmini_sociedad 3 – 0 mini_alavesAlavés
2016 Urriaren 29/30 (10. Jardunaldia) Athleticmini_athletic 1 – 1 mini_osasunaOsasuna
2016 Azaroaren 5/6 (11. Jardunaldia) Osasunamini_osasuna 0 – 1 mini_alavesAlavés
2016 Abenduaren 3/4 (14. Jardunaldia) Athleticmini_athletic 3 – 1 mini_eibarEibar
2016 Abenduaren 10/11 (15. Jardunaldia) Eibarmini_eibar 0 – 0 mini_alavesAlavés
2017 Urtarrilaren 7/8 (17. Jardunaldia) Athleticmini_athletic 0 – 0 mini_alavesAlavés
2017 Otsailaren 4/5 (21. Jardunaldia) Real Sociedadmini_sociedad 3 – 2 mini_osasunaOsasuna
2017 Martxoaren 1/2 (25. Jardunaldia) Real Sociedadmini_sociedad 2 – 2 mini_eibarEibar
2017 Martxoaren 11/12 (27. Jardunaldia) Real Sociedadmini_sociedad 0 – 2 mini_athleticAthletic
2017 Martxoaren 11/12 (27. Jardunaldia) Osasunamini_osasuna 1 – 1 mini_eibarEibar
2017 Martxoaren 18/19 (28. Jardunaldia) Alavésmini_alaves 1 – 0 mini_sociedadReal Sociedad
2017 Apirilaren 1/2 (29. Jardunaldia) Osasunamini_osasuna 1 – 2 mini_athleticAthletic
2017 Apirilaren 5/6 (30. Jardunaldia) Alavésmini_alaves 2 – 4 mini_osasunaOsasuna
2017 Apirilaren 22/23 (33. Jardunaldia) Eibarmini_eibar 0 – 1 mini_athleticAthletic
2017 Apirilaren 26/27 (34. Jardunaldia) Alavésmini_alaves 0 – 0 mini_eibarEibar
2017 Maiatzaren 6/7 (36. Jardunaldia) Alavésmini_alaves 1 – 0 mini_athleticAthletic
2017 Abuztuan FINALA

Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen

Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean.

Norgehiakoga politta jokatu da jendez gainezka zegoen Andoaingo futbol zelaian. Berdinenketarekin amaitu da lehen zatia eta bi taldeek izan dituzte aukera garbiak, baina bi.ean Reala nagusitu da eta bi gol sartu ondoren Gernikarako txartela atera du.

Lehiakortasuna, kirolatasuna eta berdintasuna  garaile Andoainen.

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

 

Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan jokatu da.

Lehen zatian utzi du erabakita partida talde zurigorriak. Lehen minutuan iritsi da Yuremaren lehen gola eta orduerdia betetzerako bigarrena, area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri baten bidez.

Azken ordu laurdenean Oiartzunek tartea murriztu eta presioa egiteko aukera izan du, 76. minutuan penaltia izan baitu bere alde. Kale, ordea. Bi minutura, Athleticen hirugarren gola iritsi da,Ainhoaren bidez

Ch4SuklWEAEzbWd

OIARTZUN-ATHLETIC, GOI MAILAKO FUTBOLA FANDERIAN

Oarsoaldeko kirol talde onenak, Emakumeen Lehen Mailan ari den Oiartzunek, eta Athleticek partida jokatuko dute maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian.

Euskal Herriko Kopako finalerdietako norgehiagoka izango da bien artekoa. Gaur egin dute aurkezteko prentsaurrekoa, Errenteria-Oreretako udaletxean. Anfitrioi lanak egin dituzte Garazi Lopez-Etxezarreta eta Jon Txasko zinegotziek. Azken horrek adierazi duenez, pozik daude horrelako partida bat Errenteria-Oreretan jokatuko delako, eta txapelketa antolatzen duen Euskal Herria Kirola elkarteari eskerrak eman dizkiote eduki duten jarreragatik. Hala ere, partida hori puntuala ez dela gogorarazi du Txaskok: “Udalak partida hau antolatzea emakumeen kirola laguntzeko politikaren barruan sartzen da. Berdintasun Kontseiluak lau denboraldi daramatza emakumeen taldeak eta proiektuak diruz laguntzen”.

Lurraldetasuna, funtsezko.Kike Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko koordinatzailea da. Elkarte horrek antolatzen du Euskal Herria Kopa, seigarren aldiz.Iraganeko krisia gaindituta aurten final laurdenetatik hasi dira, lau talderekin, eta finalerdietara zuzenean sartu dira Athletic eta Reala.

AURRERA VITORIAK MEREZI GABE GALDU ZUEN AÑORGAREN AURKA

Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko  emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz, Realaren aurka finalerdia jokatzeko sailkapena eskuratu zuen. Maialen Vegak sartutako golari esker (35 m.), irabazten hasi zen Aurrera, baina Sara Tazok berdindu zuen Añorgarentzat. Berriro aurretik jarri zen Gasteizko taldea (41.m), Maialen Vegari esker. Baina minutu batean buelta eman zion Añorgak (58.m. Vanessa Cartonek, eta 59.m Nerea Eizagirrrek). Aukera ugari izan zuten bi taldeek baina, batez ere, Aurrerak azken metroetan egindako hutsak alde batetik, eta Añorgakoen Maddalen Fuentes atezainaren geldiketa paregabeak tarteko, kanporatuak gelditu ziren arabarrak. Partidan Bruce Springsteenen kontzertua ikusteko zozkatu ziren bi sarrerak Laura Ibanezi tokatu zitzaizkion.

IMG_4570

IMG_4589

ABIAN DA EMAKUMEZKOEN VI. EUSKAL HERRIKO FUTBOL KOPA

Aurten urrats berriekin abiatuko da emakumezkoen Euskal Herriko  VI. futbol kopa. Iaz finalerdia eta finala jokatu ziren, eta aurten final-laurdenak ere izango dira.

Aipirilaren 9 jokatuko dira final-laurdenen partidak. Goizeko 10:00etan Murgian (Araban) Aurrera Vitoria eta Añorga izango dira aurrez aurre, eta 16:00etan Zizur Nagusian jokatuko dute Ardoik eta Lehen Mailan dagoen Oiartzunek.

Partidutan Bruce Springsteenen Donostiako kontzertutako sarrerak zozkatuko dira.

Irabazleek Realaren eta Athleticen aurka jokatuko dute, zehazteko dagoen data eta lekuan. Finala abuztuan izango da Bizkaiako herriren batean.

futbola3

 

 

 

ATHLETIC-ENTZAT V. EH KOPA

DSC_0177

Denboraldiko lehen titulua jokatu da Zarauzko Asti zelaian, EHko emakumezkoen V. Kopako finala. Partida ikusgarria izateko traza guztiak zituen eta hala izan da. Bi taldeak lehen minututik erakutsi bait dute V.Kopa eskuratu nahia. Are gehiago, ahalegin guztiak zelaiaratzeko prestutasuna.

Bai erreala eta bai Athletic taldea berrituta iritsi dira finalera, bi taldeetan egin dituzten fitxaje berriak eta aldaketak medio. Joseba Agirreren taldea Balentziatik COTIF torneoa irabazita etorri berri da. Igor San Miguelena bereziki gogoz aurreko EHko Kopako edizioetako balantza berdindu nahian.
Harmailetan giro ederra.

Une ugaritan nabarmendu da zaleen presentzia, -txalo edota txistu-. Lehenengo zatian adibidez, Mariasun Quiñonesek miña hartu du (eskuan luxazioa egin du) eta Cristina Cornejo jarri da txuri urdinen atezain.

Bigarren zatian mugitu da markagailua, Joana Flavianok egin duen gola izan da bakarra. Iñaki Petrikorena, Alvaro Poza eta Juan Jose Hidalgo epaile izan ditu finalak. Azken minuturaino ez da argitu Errealak berdintzeko aukerarik izango zuen.

Argazkiak

REALAK ERRAZ GAINDITU DU GASTEIZKO AURRERA

Ekainaren 10ean Berriozarren jokatu zen Reala-Aurrera Vitoriaren finalaurrena. 4-0 gailendu zen Reala. Asteazkena izan arren, giro ederrean jokatu zen partida.

Marisol Sanchez berriozartar jokalari historikoak egin zuen ohorezko sakearen ondoren, indartsu hasi ziren bi taldeak. Baina lehen zatian Realeko Eguzkiñe Peñak, Maialen Zelaiak eta bigarrenekoz Eguzkiñe Peñak sartutako golek erabakita utzi zuten norgehiagoka.

Lasaiagoa izan zen bi zatian Realeko Maria Diazek sartu zuen laugarren eta azken gola.

Txomin del Bosquek arazorik gabe zuzendutako partidak Realari eman zion Zarautzen abuztuaren 22an Athleticen aurka jokatuko den finalerako txartela.

Argazki gehiago

18686899711_9f82875599_b

Marisol Sabchez ohorezkosakea
Marisol Sabchez ohorezkosakea

berriozar

 @ehkirola twitter bidez jarraipena