FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Real Sociedad 2-Alaves 1: Erreala txapelketako finalari begira

2018/03/05

Argazkia: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRES [berria.eus]

→ berria.eus: Realak 2-1 irabazi dio Alavesi derbian
→ naiz.eus: Hasierako errenta baliatu du Realak Alavesen aurkako derbia irabazteko (2-1)

Real Sociedad: Moya; Odriozola, Llorente, Hector Moreno, De la Bella; Ilarramendi, Zubeldia; Januzaj (Willian Jose, 68′), Canales, Oiartzabal; Bautista (Zurutuza, 46′).

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte (Hernan Perez, 79′); Ibai Gomez (Burgui, 80′), Daniel Torres (Alvaro Medran, 65′), Pina, Pedraza; Guidetti, Ruben Sobrino.

Golak:
[1-0] 5′ Hector Morenok
[2-0] 11′ Ilarramendik
[2-1] 39′ Pedrazak

Errealak partida hasi eta 11. minuturako bi gol sartuta bideratu egin du neurketa. Alavesek aldea murriztu du lehen zatian, aukera gehiago ere izan ditu… baina 90. minutuak jokatuta markagailua ez da berriro mugitu.

Gauzak horrela, eta gaurko emaitza honekin, II. Euskal Herriko Futbol Txapelketako finalari begira gelditu da Erreala. Sailkapenean, eta lau taldeek launa partida jokatuta, 10 puntu ditu dagoeneko. Ez, matematikoki ez dago oraindik finalean sartuta eta futbolean azken minutua jokatu arte ezin da ezer ziurtzat eman. Hori bai, Alaves finaletik kanpo geldituko da, horretan ez dago zalantzarik.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 1, igandea, 18:30, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia