Etiketaren artxiboak: Anoeta

[#EHTxapelketa] Reala 3 – 1 Athletic : Reala 2018ko txapelketaren buru


Argazkia: Juan Carlos RUIZ / FOKU [naiz.eus]

→ berria.eus: Baten poza, bestearen ezina
→ naiz.eus: La Real se impone al Athletic en el derbi de Anoeta

Reala 3 – 1 Athletic

Reala: Moya; Raul Navas, Llorente, Elustondo (Odriozola, 82′), De la Bella; Illarramendi, Zurutuza; Canales (Ruben Pardo, 79′), Januzaj (Zubeldia, 90′), Oiartzabal; Willian Jose.

Athletic: Kepa; Unai Nuñez, De Marcos, Íñigo Martínez, Balenciaga; San Jose, Iturraspe (Mikel Rico, 72′); Cordoba (Muniain, 68′), Lekue (Susaeta, 50′), Raul Garcia; Iñaki Williams.

Gtolak
[1-0] 15′ San Josek (bere atean).
[2-0] 38′ Oiartzabal.
[3-0] 54′ San José (bere atean)
[3-1] 59′ Raul Garciak (pen).

Realak irabazita, 2018ko txapelketaren burua aldarrikatu du. Lehen postuak, baina, ez du txapela bermatzen. Finalera pasako da bigarren sailkatuarekin, Athleticerekin, alegia, eta bion artean jokatuko dute finala, 2018ko Euskal Herriko Txapelketaren garaikurra, txapela, irabazteko.

Patidaren inguruan gutxi dago esateko. Erraz nagusitu da Rela, golak bere alde, eta Athletic berandu ibili da horretan. Nagusiasun osoa area barruan, nagusitasun osoa markagailuan, partida lehiatua izanda ere. Ondo merezita garaitu zen Reala, lehen postuan finkatu eta talde biak finalari begira gelditu dira. Orduan elkar ikusiko dute berriro, 2018ko EHTxapelketa erabakitzeko.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Alaves Athletic

Maiatzak 12,  larunbata,  18:30, Mendizorrotza

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Real Sociedad 2 Alaves 1 : Erreala txapelketako finalari begira


Argazkia: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRES [berria.eus]

→ berria.eus: Realak 2-1 irabazi dio Alavesi derbian
→ naiz.eus: Hasierako errenta baliatu du Realak Alavesen aurkako derbia irabazteko (2-1)

Real Sociedad: Moya; Odriozola, Llorente, Hector Moreno, De la Bella; Ilarramendi, Zubeldia; Januzaj (Willian Jose, 68′), Canales, Oiartzabal; Bautista (Zurutuza, 46′).

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte (Hernan Perez, 79′); Ibai Gomez (Burgui, 80′), Daniel Torres (Alvaro Medran, 65′), Pina, Pedraza; Guidetti, Ruben Sobrino.

Golak:
[1-0] 5′ Hector Morenok
[2-0] 11′ Ilarramendik
[2-1] 39′ Pedrazak

Errealak partida hasi eta 11. minuturako bi gol sartuta bideratu egin du neurketa. Alavesek aldea murriztu du lehen zatian, aukera gehiago ere izan ditu… baina 90. minutuak jokatuta markagailua ez da berriro mugitu.

Gauzak horrela, eta gaurko emaitza honekin, II. Euskal Herriko Futbol Txapelketako finalari begira gelditu da Erreala. Sailkapenean, eta lau taldeek launa partida jokatuta, 10 puntu ditu dagoeneko. Ez, matematikoki ez dago oraindik finalean sartuta eta futbolean azken minutua jokatu arte ezin da ezer ziurtzat eman. Hori bai, Alaves finaletik kanpo geldituko da, horretan ez dago zalantzarik.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 1, igandea, 18:30, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Erreala sailkapenaren buruan: R.Sociedad 3 Eibar 1


Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS [berria.eus]

→ berria.eus: Realak mendean hartu du Eibar

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Diego Llorente, Iñigo Martinez, Kevin Rodriguez, Xabi Prieto, Ilarramendi, Zurutuza, Januzaj (Carlos Vela, 73′), Willian Jose eta Oiartzabal (Canales, 86′)

Eibar: Dmitrovic, Capa, Galvez, Lomban (Bebe, 57′), Arbilla, Jose Angel, Jordan (Charles, 85′), Rivera, Inui, Enrich eta Kike García (Sarriegi, 60′)

Golak:
[1-0] 12′ Willian Jose
[2-0] 28′ Januzaj
[3-0] 47′ Oiartzabal
[3-1] 73′ Jordan

Errez, sufritu gabe edo, lana ondo eginez baina, nagusitu zaio Erreala Eibarri. Emaitza honekin gora egin du Erreala sailkapenean, eta une honetan bera dugu II. Euskal Herriko Txapelketa honetako burua.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Alaves S.D.Eibar

Azaroak 25, larunbata, 16:15. Mendizorrotza

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia