Etiketaren artxiboak: Emakumeak

Euskal Selekzioa vs. Txekia: nazioa, futbola eta oroimena.

→ Sarrerak erosteko HEMEN

Larunbat honetan, azaroak 25, jokatuko du emakumezko futbol saileko Euskal Selekzioak Txekiako Selekzioaren aurkako partida Ipuruan (Eibar). Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF) gaur bertan eman du ezagutzera partidarako Iñigo Juaristi hautatzaileak deitu dituen jokalarien zerrenda

Euskal Selekzioaren urrats hau aprobetxatu egingo da 1937an ‘Euzkadi’ izenarekin mundu mailan ibili zen selekzioa gogoratu eta Euskal Selekzioaz hausnartzeko ere.

Orain 80 urte, 36ko Gerraren testuinguruan, Euskal Selekzioak Europan eta Ameriketan hainbat partidu esanguratsu jokatu zuen, arrakasta itzelaz, bai kirol emaitzetan zein maila sozial eta politikoan ere. Txekoslovakiako selekzio nazionalaren aurka ere jokatu zuen orduan, eta emaitza 2-1 izan zen, Txekoslovakiako taldearen alde.

Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua

Programa zabala antolatu da Eibarren partidaren inguruan, “80 urte mundura” lelopean. Eta horren barruan, azpimagarria, Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua. Ostiralean egingo da, partidaren bezperan, 19:00etan, Eibarko Armeria Eskolan. Bertan izango dira Joseba Urkiola kazetaria, Jose Angel Iribar jokalari historikoa,1937ko selekzioan aritutako futbolarien senitartekoak, gizonezkoen Euskal Selekzioaren futbolari bat, zein Iraia Iturregi eta Aintzane Encinas, biak jokalari ohiak eta Juaristi hautatzailearen laguntzaileak.

Euskal Selekzioaren ibilbidearen gaineko hausnarketa beraz, Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak partidaren aurkezpenean adierazi bezala, “askatasunaren ikur bat bilakatuta” aritu zen selekzio haren erreferentzia hartuta.

Giroa izango dugu, zalantzarik ez, Euskal Herriaren askatasunaren aldarria eta defentsaren ikur ahaztezin haren oroimena bizirik dagoelako oraingo Euskal Selekzioan, beti ere, aurrera begiratzeko asmoarekin.

VII. Euskal Kopako finala: Athletic 3 R.Sociedad 0


Argazkia: Berria

→ berria.eus: Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita

Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita

Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten atzo Euskal Kopako finala, eta Bilboko taldeak nagusitasun handia erakutsi zuen. Erraz gailendu zitzaion Realari eta bere seigarren Euskal Kopa eskuratu zuen.

Partidalen lehen zatian sartu zituzten aurreneko bi golak: Garazi Muruak sartu zuen aurrenekoa, partidaren 18. minutuan, eta Nekane Diezek bigarrena. Atsadenaldiaren ondoren ere nagusitasunari eutsi zioten zuri-gorriek, eta Erikak sartu zuen partidatko hirugarren eta azken gola.

→ naiz.eus: Sexta Euskal Kopa para el Athletic

Athletic lehen finalista

IMG-20170529-WA0002

Atzo, maiatzak 28, jokatu zen VII. EHE-ko koparen final erdian Athletic oso erraz nagusitu zen Oiartzunen aurka, 6-0 irabazi ondoren.

Durangoko Tabiran jokatu zen partidan Ezkurdi taldeko neskatilak egin zuten  ohorezko sakea eta bi taldeetako jokalariak eraso sexisten aurkako pultserarekin zelaiatu ziren.

Athletic erraz gailendu zen (4-0 lehen zatian) bi. mailara jaitsi ondoren animoz baxu aritu ziren Oiartzurren aurka

Oiartzun garaile Mulierre aurka penaltika

Partida bikaina jokatu da Mutiloan ( Nafarroan),apirilaren 8an bertako Mulier taldea eta Oiartzunen artean, binakako berdinketa eman da eta 8 penalti behar izan dira garailea erabakitzeko.Aurretik joan Oiartzun partidan zehar baina berdineketa lortu dute naparrak oso maila altua erakutsiz. Penaltika ordea, aurretik joan dira Mulierekoak 5. penalti arte. Berdinketa lortu ondoren 8. penaltian erabakia gipuzkoarren garaipena

argazki gehiago