Etiketaren artxiboak: Euskal Herriko Txapelketa

#EHTxapelketa Alaves 3 – 1 Athletic


Argakia: JUANAN RUIZ/FOKU [berria.eus]

→ berria.eus: Alavesek 3-1 irabazi dio Atheltici
→ berria.eus: Ez du ezertxo ere aldatu
→ naiz.eus: Alavesek irabazi du denboraldiko azken derbia

Alaves 3 – 1 Athletic

Alaves: Pacheco; Agirregabiria, Laguardia, Maripan, Alexis (Wakaso, 53′); Pina, Manu Garcia, Pedraza, Ibai Gomez; Munir (Ely, 85′) eta Guidetti (Sobrino, 77′).

Athletic: Kepa; Unai Núnez, Yeray, Íñigo Martinez; Beñat, Mikel Rico (San Jose, 41′), De Marcos, Saborit (Cordoba, 66′); Muniain, Williams eta Aduriz.

Golak
1-0 43′ Guidettik
2-0 60′ Munirek
3-0 77′ Ibai Gomezek
3-1 79′ Muniainek

Alavesek irabazi egin du etxean Euskal Herriko Txapelketaren azken partida. Hala ere ez dago aldaketarik sailkapenean lehenengo postuetan. Reala eta Athletic dira lehen eta bigarren postuetan, eta bien artean jokatuko da finala abuztuaren 4an. Aurredenboraldiaren azken orduko arrazoiengatik egun horretan jokatzerik ez badago, abuztuko beste larunbat batean jokatuko da, Realak, ligako lehen sailkatuak aukeratutako zelaian.

Partidari dagokionez, Athleticek eraman du jokoa lehen zatian, baina Alavesek sartu du gola. Bigarren zatian Alaves erosoago ibili da eta markagailua sendotu du beste bi golekin. Athletic-en erantzuna labur gelditu da, eta azkenean 3-1 markagailuan, Alavesek hiru puntu gehiago, denboraldia hirugarren lekuan amaitzeko.

[2017/18] II. Euskal Herriko Txapelketa 

SAILKAPENA – EMAITZAK – EGUTEGIA

 logo_ehk_55     TALDEA J I B G AG KG PUNTUAK
1 mini_sociedadReal Sociedad  6  4  2  0  10  3  14
2 mini_athleticAthletic  6  2  2 2  6  7  8
3 mini_alavesAlaves 6  2  0  4  6  9  6
4 mini_eibarEibar  6  1  2  3  4  7  5

J: jokatuak  I: irabaziak B: Berdinduak AG: Aldeko golak KG: kontrako golak

  • [2017.08.27]                       Eibar Escudo/Bandera Eibar    0 – 1    Escudo/Bandera Athletic  Athletic
  • [2017.10.14]                   Alavés  Escudo/Bandera Alavés    0 – 2    Escudo/Bandera R. Sociedad  R. Sociedad
  • [2017.11.05]         R. Sociedad  Escudo/Bandera R. Sociedad   3 – 1    Escudo/Bandera Eibar  Eibar
  • [2017.11.26]                    Alavés  Escudo/Bandera Alavés   1 – 2    Escudo/Bandera Eibar  Eibar
  • [2017.12.16]                 Athletic  Escudo/Bandera Athletic   0 – 0    Escudo/Bandera R. Sociedad  R. Sociedad
  • [2018.01.07]                 Athletic  Escudo/Bandera Athletic   2 – 0     Escudo/Bandera Alavés Alavés
  • [2018.01.26]                 Athletic  Escudo/Bandera Athletic   1 – 1   Escudo/Bandera Eibar Eibar
  • [2018.03.04]          R. Sociedad  Escudo/Bandera R. Sociedad   2 – 1   Escudo/Bandera Alavés Alavés
  • [2018.04.01]                        Eibar Escudo/Bandera Eibar    0 – 0   Escudo/Bandera R. Sociedad  R. Sociedad
  • [2018.04.15]                        Eibar Escudo/Bandera Eibar    0 – 1   Escudo/Bandera Alavés Alavés
  • [2018.04.28]          R. Sociedad  Escudo/Bandera R. Sociedad   3 – 1   Escudo/Bandera Athletic  Athletic
  • [2018.05.14]                     Alavés  Escudo/Bandera Alavés   3 – 1   Escudo/Bandera Athletic  Athletic

→ ehkirola.eus: I. Euskal Herriko Txapelketa
→ ehkirola.eus: II. Euskal Herriko Futbol Txapelketa
→ ehkirola.eus: Euskal Herriko Txapelketa -kategoria barruko sarrera guztiak-
→ wikipedia.org: Euskal Herriko Futbol Txapelketa

[#EHTxapelketa] Reala 3 – 1 Athletic : Reala 2018ko txapelketaren buru


Argazkia: Juan Carlos RUIZ / FOKU [naiz.eus]

→ berria.eus: Baten poza, bestearen ezina
→ naiz.eus: La Real se impone al Athletic en el derbi de Anoeta

Reala 3 – 1 Athletic

Reala: Moya; Raul Navas, Llorente, Elustondo (Odriozola, 82′), De la Bella; Illarramendi, Zurutuza; Canales (Ruben Pardo, 79′), Januzaj (Zubeldia, 90′), Oiartzabal; Willian Jose.

Athletic: Kepa; Unai Nuñez, De Marcos, Íñigo Martínez, Balenciaga; San Jose, Iturraspe (Mikel Rico, 72′); Cordoba (Muniain, 68′), Lekue (Susaeta, 50′), Raul Garcia; Iñaki Williams.

Gtolak
[1-0] 15′ San Josek (bere atean).
[2-0] 38′ Oiartzabal.
[3-0] 54′ San José (bere atean)
[3-1] 59′ Raul Garciak (pen).

Realak irabazita, 2018ko txapelketaren burua aldarrikatu du. Lehen postuak, baina, ez du txapela bermatzen. Finalera pasako da bigarren sailkatuarekin, Athleticerekin, alegia, eta bion artean jokatuko dute finala, 2018ko Euskal Herriko Txapelketaren garaikurra, txapela, irabazteko.

Patidaren inguruan gutxi dago esateko. Erraz nagusitu da Rela, golak bere alde, eta Athletic berandu ibili da horretan. Nagusiasun osoa area barruan, nagusitasun osoa markagailuan, partida lehiatua izanda ere. Ondo merezita garaitu zen Reala, lehen postuan finkatu eta talde biak finalari begira gelditu dira. Orduan elkar ikusiko dute berriro, 2018ko EHTxapelketa erabakitzeko.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Alaves Athletic

Maiatzak 12,  larunbata,  18:30, Mendizorrotza

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Eibar 0 Alaves 1; goranzko ibilibidean lehen hiru puntuak erdietsi ditu Alavesek


Argazkia: JUANAN RUIZ/FOKU [berria.eus]

→ berria.eus: Egun txarra etxekoentzat
→ naiz.eus: Amets europarra zapuztu dio Alavesek Eibarri (0-1)

Eibar 0 – 1 Alaves

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Ramis, Junca; Dani Garcia (Jordan, 69′), Junca; Pedro Leon Orellana (Ivan Alejo, 84′), Inui (Capa, 77′); Kike Garcia.

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Rodrigo, Duarte; Pina, Manu Garcia; Sobrino (Alexis, 85′), Ibai (Munir, 80′), Pedraza (Wakaso, 72′); Guidetti.

Golak:
[0-1]
5′ Guidettik

Alavesek bere helburua lortu du, jokoan ziren hiru puntuak eskuratzea, alegia. II. Euskal Herriko Txapelketaren finala erabakita dago dagoeneko. Lehen postuan Reala eta bigarrenean Athletic izango Txapelketako sailkapenaren amaieran ere. Baina oraindik ikusteko dago 3. postuan nork hartuko duen. Gaurko partidarekin Alavesek lehen hiru puntuak ezarri ditu sailkapeneko azken laukian, baina oraindik beste partida falta zaio jokatzeko, Athleticen kontra, Mendizorrotzan.

Gaurko norgehiagokari begira jarrita, 5. minutuan sartutako golak erabaki du lehiaketa. Azken batean, lehenengo zatian Alavesek gola sartzeaz gain jokoa ere kontrolatu egin du, eta bigarren zatian Eibarrek gora egin arren ezin izan du golik sartu. Gora, beraz, Alavesek egin du Abelardok taldearen agintea hartu zuenekik hona, eta gaurkoan joera hori berretsi besterik ez du egin.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Real Sociedad Athletic

Apirilak 28, larunbata, 16:15, Anoeta

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Eibar 0-0 Real Sociedad, Errealak eta Athleticek jokatuko dute II. Euskal Herriko Txapelketaren finala

→ berria.eus: Eibarrek eta Realak berdindu egin dute, golik gabe
→ naiz.eus: Derbia derbi, eta golik gabeko neurketa Ipuruan (0-0)

Eibar 0 – 0 Real Sociedad

Eibar: Dmitrovic, Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Jose Angel (Capa, 65′), Pedro Leon, Joan Jordan, Diop, Inui (Orellana, 78′), Kike Garcia, Charles (Escalante, 26′).
Real Sociedad: Moya; Odriozola, Elustondo, Raul Navas, De la Bella; Illarramendi (Zubeldia, 89′), Llorente, Zurutuza, Juanmi (Januzaj, 72′), Willian Jose (Agirretxe, 77′), Oiartzabal.

Golak:
[0-0]

Ipuruako partidaren ostean, berdinketarekin, sailkapenari begiratu bat eman, eta baditugu II. Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatuko dituzten bi taldeak: Erreala eta Athletic [Errealak 11 puntu; Athleticek 8; Eibarrek 5; Alavesek 0]. Matematikoki Athleticek eta Eibarrek 8 punturekin amaitu lezakete denboraldia, baina bien arteko norgehiagoken emaitzak kontuan izanda, Athletic aurretik izango litzateke hala ere.

Jokoaz, Eibarrek zein Errealak aukerak izan dituzte golak sartzeko, baina markagailuari begira, aukerak eta golak ez dira gauza bera. Punteria gutxi, edo baloiaren borobila. Azkenean atean sartu ezinean. Eibarrek galdu ditu aurtengo txapelketa leihatzeko aukera guztiak.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 15, igandea, 12:00, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Real Sociedad 2 Alaves 1 : Erreala txapelketako finalari begira


Argazkia: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRES [berria.eus]

→ berria.eus: Realak 2-1 irabazi dio Alavesi derbian
→ naiz.eus: Hasierako errenta baliatu du Realak Alavesen aurkako derbia irabazteko (2-1)

Real Sociedad: Moya; Odriozola, Llorente, Hector Moreno, De la Bella; Ilarramendi, Zubeldia; Januzaj (Willian Jose, 68′), Canales, Oiartzabal; Bautista (Zurutuza, 46′).

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte (Hernan Perez, 79′); Ibai Gomez (Burgui, 80′), Daniel Torres (Alvaro Medran, 65′), Pina, Pedraza; Guidetti, Ruben Sobrino.

Golak:
[1-0] 5′ Hector Morenok
[2-0] 11′ Ilarramendik
[2-1] 39′ Pedrazak

Errealak partida hasi eta 11. minuturako bi gol sartuta bideratu egin du neurketa. Alavesek aldea murriztu du lehen zatian, aukera gehiago ere izan ditu… baina 90. minutuak jokatuta markagailua ez da berriro mugitu.

Gauzak horrela, eta gaurko emaitza honekin, II. Euskal Herriko Futbol Txapelketako finalari begira gelditu da Erreala. Sailkapenean, eta lau taldeek launa partida jokatuta, 10 puntu ditu dagoeneko. Ez, matematikoki ez dago oraindik finalean sartuta eta futbolean azken minutua jokatu arte ezin da ezer ziurtzat eman. Hori bai, Alaves finaletik kanpo geldituko da, horretan ez dago zalantzarik.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 1, igandea, 18:30, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia