Etiketaren artxiboak: Euskal Kopa

#EHFutbolKopa ~ Pauldarrak 0-3 San Ignacio

Pauldarrak 0-3 San Ignacio  #EHFutbolKopa

Albuma: https://flic.kr/s/aHskyduaYK

Gaur Serraltan 3. multzoko bigarren kanporaketa jokatu da. Markagailua: Pauldarrak 0-3 San Ignacio. Emaitza honekin aurrera egin du San Ignacio Euskal Herriko Futbol Koparen bigarren kanporaketan.

2. faseko partidak

2. fasean, bertan ziren taldeen ordezkarien aurrean egindako zozketan egokitu bezala, bi partida hauek izango ditugu: San Ignacio-Murias eta Añorga-Eibar. Eguna eta zelaia oraindik erabakitzeko daude.

Gaurko partida

Gaurko partidan, lehen zatian ondo eutsi diote Pauldarrek, kontentzio lana ondo eginez, baina bigarren zatian piskanako San Ignacio nagusitzen joan da, eta hiru golekin amaitu da partida. Azken batean, fisikoa, adina inposatu dira zelaian.

Pauldarrak: Iara,  Mayara,  Naia, Andrea Martin, Maria Briones,  Naroa,  Itsaso Miranda, Leire, Ana Moro, Julene,  Iraide.  Hauek ere jokatu dute (aldaketak):  Ana, Nerea Cuñado, Nerea Gonzalez,  Goicuria,  Arrate, Irantzu, Maria Vicente, Nerea Cano

San Ignacio: Maitane, Eztizen, Uxue, Gurene, Laura, Nekane, Naia, Uría, Sheila, Ziortza, Ainoa, Samantha

Golak
0-1   65′  Laurak
0-2   67′  Ainoak
0-3   88′  Samanthak

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
[2. multzoa]
2018.04.26
Gasteizko Aurrera 0 – 4 Eibar KE ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.04.28
Zarautz KE 2 – 3 Oiartzun KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.04.29
Aviron Bayonnais 1 – 11 Pauldarrak   ehkirola.eus
[4. multzoa]
2018.04.29
Mulier FCN 5 – 4 penaltietan Osasuna  mulierfcn.com
[1. multzoa]
2018.05.11
Oiartzun KE 1 – 2 Añorga  ehkirola.eus
[2. multzoa]
2018.05.15
Genêts d’Anglet 0 – 5 Eibar KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.05.17
Pauldarrak 0 – 3 San Ignazio  
[4. multzoa] Mulier FCN      
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
2018.05/06 ?  Mulier FCN    San Ignazio  
 2018.05/06 ?  Añorga    Eibar KE  
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.06  ?  Real Sociedad      
 2018.06 ?  Athletic Club      
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.08 ?        

#EHFutbolKopa Angeluko Genêts 0 – 5 Eibar


Argazki albuma: https://www.flickr.com/gp/141875188@N05/xnbbM6
Argazkiak: @GenetAngletFoot / @SDEibar

Gaurko neurketan Eibar nagusi izan da Angeluko Genêts zelaian 2. multzoko 2. kanporaketan, eta Euskal Herriko Kopako 2. fasera pasako da, dagoeneko, 2. faserako sailkatuta daude Mulier eta Añorgarekin batera. Ostiralean erabakiko da laugarren sailkatua, Pauldarrak eta San Ignacio artean jokatuko duten partidan.

Lapurtarren maila gora doala erakutsi dute gaur Angeluko Genêteseko jokalariek. Eibar erraz antzean nagusitu da, batez ere markagailuari kasu eginez, baina partida emaitzak ematen duena baino berdinduagoa izan da, Eibarren nagusitasuna jokoan ere antzeman arren. Aipatzeko, Eibartarren 4. gola: Alonsok baloia atezainaren gainetik loratuz sartu duen gol ikusgarria.

Genêts: I.Niel, A.Bourdin, M.De Peredes, C.Oxanauru, B.Rodriguez, F.Cartier, S.Guillaume, E.Naussy, M.Tinot, V.Barga, E.Najeau, T.Marques, L.Ardans, E.Guilbert, P.Boyer, H.Gueddari.

Eibar: O.Santana, N.Lete, O.Areitio, N.Gantxegi, A.Seoane, K.Badiola, M.Basterra, S.Tazo, M.Concepcion, E.Arretxe, A.Bilbao, I.Ibarrola, A.Alonso, N.Santos, A.Urkizu

Golak

0-1   27′ Melek [p]
0-2   38′ Irantzuk
0-3  60′ Bazterrak
0-4   64′ Alonsok
0-5   68′ Irantzuk

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
[2. multzoa]
2018.04.26
Gasteizko Aurrera 0 – 4 Eibar KE ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.04.28
Zarautz KE 2 – 3 Oiartzun KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.04.29
Aviron Bayonnais 1 – 11 Pauldarrak   ehkirola.eus
[4. multzoa]
2018.04.29
Mulier FCN 5 – 4 penaltietan Osasuna  mulierfcn.com
[1. multzoa]
2018.05.11
Oiartzun KE 1 – 2 Añorga  ehkirola.eus
[2. multzoa]
2018.05.15
Genêts d’Anglet 0 – 5 Eibar KE
[3. mulzoa]
2018.05.17
Pauldarrak + – + San Ignazio
[4. multzoa] Mulier FCN
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
2018.05/06
 2018.05/06
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.06.09/10  Real Sociedad
 2018.06.09/10  Athletic Club
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.08.25/26

#EHFutbolKopa Oiartzun 1 – 2 Añorga


Argazkiak: @ConchiFrail

→oarsoaldea.hitza.eus: Oihartzunek ezin izan Euskal Herria Kopan aurrera egin

Gaur arratsaldean Oiartzungo Karla Lekuonan Anorgak 2 eta 1 irabazi dio Oiartzun taldeari. Hartara, 2018ko Euskal Herriko Kopako 1. Multzotik Añorga pasatu da 2. fasera, pronostikoen arabera faboritoa Oiartzun zela pentsatzea bazegoen ere.

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
[2. multzoa]
2018.04.26
Gasteizko Aurrera 0 – 4 Eibar KE ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.04.28
Zarautz KE 2 – 3 Oiartzun KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.04.29
Aviron Bayonnais 1 – 11 Pauldarrak   ehkirola.eus
[4. multzoa]
2018.04.29
Mulier FCN 5 – 4 penaltietan Osasuna  mulierfcn.com
[1. multzoa]
2018.05.11
Oiartzun KE 1 – 2 Añorga
[2. multzoa]
2018.05.15
Genêts d’Anglet + – + Eibar KE
[3. mulzoa]
2018.05.17
Pauldarrak + – + San Ignazio
[4. multzoa] Mulier FCN
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
2018.05/06
 2018.05/06
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.06.09/10  Real Sociedad
 2018.06.09/10  Athletic Club
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.08.25/26

[#EHFutbolKopa] Aurrera 0 – 4 Eibar

Argazkiak: @aurreravitoria @SDEibar

VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.

Gastezko Aurrera 0 – 4 Eibar KE

Gasteizko Aurrera: [Hasieran] Silvia, Pozo, Mendia, Ixone C, Beltran, Ilargi, Duque, Sandra, Sharon, Eva, Pinilla [Ordezkoak] Caranca, Zuri, Pagalday, Ainara, Hernando

Eibar KE: [Hasieran] Lete, Olatz, San Martin, Alonso, Tazo, Honoka, Santana, Gantxegi, Adriana, Irantzu, Esti [Ordezkoak] Areto, Katta, Mel, Atrris, Basterra, Irati.

Golak
0-1 32′ Adrianak
0-2 63′ Irantzuk
0-3 70′ Larrañagak
0-4 89′ Melek

Kronika

Lehen denbora nahiko berdinda joan da, Adrianak 32. minutuan korner bat buruz erramatatuz lehen gola egin duen artean. Ondoren behera etorri Aurrera eta erraz gailendu da Eibar. Irantzuk sartu du bigarren gola, galdutako baloi bereganatuz 63. minutuan. Handik gutxira, eta goian presioa egin ondoren lapurtutako balio batek eragin du 70. minutuan Eibartarren 3. gola, Larrañagak jaurtiketa zuzen batean baloia zuzenean sartuz. Eta partida amitzear zegoela, bigarren zatian zelairatuta, Mel-ek egin du partidako golik ikusgarriena, urrutirik izugarrizko jaurtiketa bota eta Aurrerako Silvia Perez atezaina gainduz.

Giro ederrean hasi da VIII. Euskal Herriko Kopa. Eibar sailkatu egin da, eta Genets izango du hurrengo aurkaria.

→ berria.eus: Eibarrek 0-4 irabazi dio Aurrera Gasteizi Euskal Herria kopako lehen partidan

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
2018.04.26        [2. multzoa] Gasteizko Aurrera 0 – 4 Eibar KE ehkirola.eus
2018.04.28        [1. multzoa] Zarautz KE + – + Oiartzun KE
2018.04.29        [3. mulzoa] Aviron Bayonnais + – + Pauldarrak 
2018.04.29        [4. multzoa] Mulier FCN + – + Osasuna
2018.05.–           [1. multzoa] Añorga + – + Eibar KE
2018.05.–           [2. multzoa] Genêts d’Anglet + – + … … … … …
2018.05.–           [3. mulzoa] San Ignazio + – + Pauldarrak
2018.05.–           [4. multzoa] ……. + – + ………
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
2018.05/06
 2018.05/06
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.06.09/10  Real Sociedad
 2018.06.09/10  Athletic Club
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.08.25/26

[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da


Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS (Berria)

→ berria.eus: Sasoi honetan ere jokatuko da

Sasoi honetan ere jokatuko da

2017-08-29 / Ainara Arratibel Gascon

Futbol denboraldia abian den arren, herenegun jokatu zen 2016-2017ko sasoiari zegokion Euskal Herria Kirolak antolatutako Euskal Herria Txapelketako bigarren finala, emakumezkoena. Atsedenik ia hartu gabe, erakunde horretako kideak hasi dira hurrengoan pentsatzen. Izan ere, nahiz eta hainbat gorabehera izan, uste dute txapelketak euskal lehiaketa esparrua «bultzatzeko eta gizarteratzeko» balio izan duela: «Gure erakundea lehiaketa esparru hori sustatzeko sortu zen, besteak besteak, eta bai esparrua bai elkartea indartuta atera gara», nabarmendu du Kike Zurutuzak, Euskal Herria Kirolako ordezkariak.

Hala, eskertuta mintzatu da. «Txapelketa antolatu ahal izan da zaleen, erakundeen, gizarte eragileen eta kluben elkarlanari esker, eta hori indargune handi bat da». Hori aprobetxatuz, egitasmoa sendotzen jarraitu nahi dute denboraldi honetan ere, eta Zurutuzak berretsi egin du berriro antolatuko dutela: «Erakunde eta eragileekin elkarlanean jarraitu nahi dugu, eta haien aldetik ere borondate hori ikusten dugu».

Lehiaketa esparru hori indartzearen garrantziaz ohartarazi du Zurutuzak:«Gabonetako partidan gertatutakoaren ondoren, urtea ez da ona izan euskal selekzioaren ofizialtasunarentzat. Baina argi dago nazioartean toki bat izango duela euskal lehiaketa esparrua sendotuz doan heinean. Esparru hori kalitatez, egituraz eta ekintzaz sendotu behar dugu, eta gu horretan ari gara».

Helburu horri lotuta ikusten dute txapelketa. Emakumeen finalean, igandean, Athletic 3-0 gailendu zitzaion Realari. Garazik, Nekanek eta Erikak sartu zituzten zuri-gorrien golak. Emakumeen kasuan, zazpigarren aldiz jokatu da txapelketa, eta Zurutuzak azaldu du «guztiz errotua» dagoela. «Oso pozik gaude. 600 bat ikusle bildu ziren, eta giro paregabea egon zen Mintxetan. Partida, gainera, lehen zatian oso lehiatua izan zen; behintzat, Athleticek bigarren gola sartu zuen arte. Bigarren zatian ere bi taldeek maila polita eman zuten, nahiz eta tentsioa pixka bat gutxitu». Sasoi honetan, gainera, talde gehiagok parte hartzea nahi dute —aurrekoan sei izan ziren—.

Gizonezkoen kasuan, lehen aldiz jokatu zen txapelketa. Zapore «gazi-gozoa» utzi zien hilaren 12an jokatu zen Athleticen eta Alavesen arteko finalak. «Guretzat garrantzitsua zen estreinakoz egitea, eta egite hutsa aurrerapauso bat da. Orain gutxi arte kosta egiten zitzaigun halako zerbait antolatu ahal izango genuela sinestea, eta horrekin geratzen gara. Izan ere, zaleak konturatu dira zerbait polita antola daitekeela».

Baina bi gertaerek zapuztu zuten antolatzaileen poza. Batetik, finala amaitzeko bi minutu falta zirela, Palencia Caballero epaileak bertan behera utzi zuen norgehiagoka, bi taldeek gogorregi jokatzen ari zirela argudiatuta. Bestetik, Alaveseko zaleekin ere gorabeherak izan zituzten, zelaian pankartak eta danborrak sartzea debekatu zietelako.

Bi gertaera horien inguruan mintzatu da Zurutuza. Aste batzuk pasatu diren arren, oraindik ere «sinestezina» egiten zaie epaileak hartutako erabakia. «Hasieratik nabari zen lagunarteko partida batean baino tentsio handiagoa zegoela. Baina zentzugabea eta astakeria bat izan zen bi minutu falta zirela bertan behera uztea. Tristuraz eta inpotentziaz bizi izan genuen gertatutakoa». Saiatu ziren harekin hitz egiten, baina bere horretan jarraitu zuen. «Proposatu genion partida amaitutzat ematea, eta berdinketa zegoenez penaltiak botatzea, gutxienez kopa emateko. Ez genuen txapelketa garailerik gabe utzi nahi. Are gehiago jokatzen zen lehen aldia izanda».

Proposamen horrekin ez zuten «inolaz ere» epailearen autoritatea auzitan jarri nahi: «Alderantziz. Argi esan genion erabil zezala autoritate hori ezartzeko zituen tresnak, eta gerora ere aktaren bidez izango duela horretarako aukera. Ez zuen atzera egin, ordea».

Alaveseko Iraultza taldeko zaleekin izandako gorabeheren inguruan, Zurutuzak berretsi du danborrak eta pankartak ez sartzen uzteko erabakia ez zela beraiena izan. «Segurtasun neurriak direla eta, halako objektuak zelaian sartzearen inguruan dagoen araudia gero eta zorrotzagoa da. Gainera, gu ez gara gai horietan adituak. Hori dela eta, segurtasun enpresa baten esku utzi genuen. Erabakia haiena izan zen».

Alaveseko zaleek partida hasteko ordu laurden falta zela deitu zieten, objektu horiek zelaira sartu nahi zituztela esanez. «Guk ikusi genuen eskatzen zigutena ez zela beste munduko ezer, eta saiatu ginen enpresarekin hitz egiten. Baina ezetz esan ziguten, eta, ardura haiena izanda, ezin genuen ezer egin». Hurrengo urterako gauzak aldatzea nahi dute. «Zaleak oso haserre zeuden, eta zelaira ez sartzea erabaki zuten. Guretzat oso mingarria izan zen, eta konpondu egin nahi dugu».

Gehiago nahi dute

3.000 zale inguru bildu ziren guztira Lasesarren.«Zale gehiago biltzea nahi genuen. Baina, lehen aldia izateko, kopurua ondo dago. Zale askok ez zuten txapelketa ezagutzen, eta uste zuten lagunarteko partida bat zela. Indarra hartuz joango da».

Sasoi honetan «pena» ematen die Osasuna txapelketan ez egoteak. «Bigarren Mailan euskal talde gehiago egongo balira, formatua aldatzea aztertuko genuke. Izan ere, derbietako emaitzen arabera erabakitzen dira finalistak. Baina, bakarra egonda, oraingoz horrela utziko dugu». Ez du baztertu etorkizunean formatua bera aldatzea: «Emakumeena eta gizonena modu diferentean jokatzen dira, eta ikusi beharko dugu zer egin».