Etiketaren artxiboak: Futbola

Real Sociedad 2 Alaves 1 : Erreala txapelketako finalari begira


Argazkia: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRES [berria.eus]

→ berria.eus: Realak 2-1 irabazi dio Alavesi derbian
→ naiz.eus: Hasierako errenta baliatu du Realak Alavesen aurkako derbia irabazteko (2-1)

Real Sociedad: Moya; Odriozola, Llorente, Hector Moreno, De la Bella; Ilarramendi, Zubeldia; Januzaj (Willian Jose, 68′), Canales, Oiartzabal; Bautista (Zurutuza, 46′).

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte (Hernan Perez, 79′); Ibai Gomez (Burgui, 80′), Daniel Torres (Alvaro Medran, 65′), Pina, Pedraza; Guidetti, Ruben Sobrino.

Golak:
[1-0] 5′ Hector Morenok
[2-0] 11′ Ilarramendik
[2-1] 39′ Pedrazak

Errealak partida hasi eta 11. minuturako bi gol sartuta bideratu egin du neurketa. Alavesek aldea murriztu du lehen zatian, aukera gehiago ere izan ditu… baina 90. minutuak jokatuta markagailua ez da berriro mugitu.

Gauzak horrela, eta gaurko emaitza honekin, II. Euskal Herriko Futbol Txapelketako finalari begira gelditu da Erreala. Sailkapenean, eta lau taldeek launa partida jokatuta, 10 puntu ditu dagoeneko. Ez, matematikoki ez dago oraindik finalean sartuta eta futbolean azken minutua jokatu arte ezin da ezer ziurtzat eman. Hori bai, Alaves finaletik kanpo geldituko da, horretan ez dago zalantzarik.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 1, igandea, 18:30, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Berdinketa zelaian, berdinketa markagailuan: Athletic 1 Eibar 1


Argazkia: MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS [berria.eus]

→ berria.eus: Gutxirekin, ezin irabazi

Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Etxeita, Saborit; Mikel Rico (Beñat, 78′), Iturraspe; Williams, Raul Garcia (Sabin Merino, 67′), Susaeta (Vesga, 87′); Aduriz.

Eibar: Dmitrovic; Arbilla, Ramis, David Junca (Capa, 78′), Diop; Inui, Ivi (Charles, 61′), Escalante, Ruben Peña; Orellana, Kike.

Golak:
[1-0] 50′ Adurizek
[1-1] 73′ Kikek.

Gutxik asmatu zuen emaitza Twitteren egiten dugun inkestan. Parte hartu zuten gehienek Athleticen alde egin zuten, hainbatek Eibarren alde eta gutxik iragarri zuten berdinketa. Baina horixe izan zen emaitza, jokoaren parekoa. Nahikoa hala ere Athleticek sailkapenaren buruan jartzeko, Errealak baino partida bat jokatuta.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Real Sociedad Alaves

Martxoak 4, igandea, 18:30, Anoeta

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Athletic 2 Alaves 0, lehen bueltaren azken partidan


Argazkia: MONIKA DEL VALLE/ARGAZKI PRESS (berria.eus)

→ berria.eus: Athletic 2-0 nagusitu zaio Alavesi, urteko lehen derbian

Athletic: Herrerin; De Marcos (Lekue, 82′), Etxeita, Laporte, Saborit; Iturraspe, Rico; Williams, Raul Garcia (Beñat, 79′), Susaeta; Aduriz (Sabin, 90′).

Alavés: Pacheco; Duarte, Maripan, Alexis, Martin; Manu Garcia, Pina (Medran, 66′), Pedraza, Burgui (Bojan, 20′); Ibai Gomez (Ruben Sobrino, 72′), Munir.

Golak:
[1-0] 7′ Etxeita
[2-0] 63′ Aduriz (pen.)

Athletic erraz nagusitu da II. Euskal Herria Txapelketaren lehen bueltako azken partidan. Emaitza honekin, sailkapenean, Athletic Errealaren parean kokatu da 7 punturekin, Alaves hondo sakonean gelditzen den bitartean, orain arte puntu bat bera ere lortu gabe.

8. minuturako Etxeitak zulatu du Alavesen atea korner batean, eta aldeko haizea hartu du Athleticek gola horren goiz sartzearekin. Partidak ez du distira handirik izan horren ostean; oro har Athletic nagusi izan da jokoan. Murgik min hartu du 21. minutuan eta Abelardok aldatu behar izan du. Yerai bandatik berotzera irten denean, zaleen txaloak jaso ditu, baina azkenean ez du parte hartu jokoan. 63. minutuan Adurizek penaltiz bigarren gola sartu du eta hortik aurrera aukera gutxi izan dira markagailua aldatzeko.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Athletic Club S.D.Eibar

Urtarrilak 26, ostirala, 21:00. San Mames

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Berdinketa ezinbestean: Athletic 0 Real Sociedad 0


Argazkia: elcorreo.com

→ berria.eus: Berdinketa triste bat

Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga (Saborit, 70′), De Marcos (Williams, 66′), San Jose, Mikel Rico, Susaeta, Raul Garcia (Cordoba, 80′) eta Aduriz

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente, Martinez, De la Bella, Illarramendi, Prieto, Zurutuza, Oyarzabal (Canales, 70′) Januzaj (Carlos Vela, 85′) eta Willian Jose

Ezinbesteko emaitza, talde biak irabazi nahi eta irabazteko jokurik egin ezinean dabiltzatenean. Berdinketa beraz San Mamesen, bigarren zatian Athletic-ek baloia gehiago eta hobeto kontrolatu arren, baina hori bai, golak egiteko aukera handirik gabe.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Athletic Club Alaves

Urtarrilak 7, igandea, 18:30. San Mames

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Eibarrek gora: Alaves 1 Eibar 2


Argazkia: JANAN RUIZ/ARGAZKI PRES [berria.eus]

→ berria.eus: Eibarrek eraman du jaitsieratik urruntzeko derbia

Alaves: Pacheco, Alexis (Vigaray, 8′), Maripan, Rodrigo Ely, Ruben Duarte, Pina (Munir, 66′), Manu Garcia, Wakaso, Sobrino (Burgui, 59′), Ibai, Santos

Eibar: Dmitrovic, Capa, Paulo, Arbilla, Junca, Ivan Alejo (Peña, 77′), Dani Garcia, Jordan, Inui (Sarriegui, 86′), Enrich (Kike Garcia, 90′), Charles

Golak:
[0-1] 33′ Jordan
[0-2] 69′ Charle
[1-2] 91′ Paulo

Eibarrek gora egin du Mendizorrotzan, zelaian zein sailkapenean. Hasieratik eraman du balioa nahi zuen lekura, eta azkenean, Alavesen atearen barrura. Bigarren zatian emaitza blindatu eta azken momentuan sartu du gola Alavesek.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Athletic Club Real Sociedad

Abenduak 16, larunbata, 16:15. San Mames

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia