Etiketaren artxiboak: Ipurua

Eibar 0 Alaves 1; goranzko ibilibidean lehen hiru puntuak erdietsi ditu Alavesek


Argazkia: JUANAN RUIZ/FOKU [berria.eus]

→ berria.eus: Egun txarra etxekoentzat
→ naiz.eus: Amets europarra zapuztu dio Alavesek Eibarri (0-1)

Eibar 0 – 1 Alaves

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Ramis, Junca; Dani Garcia (Jordan, 69′), Junca; Pedro Leon Orellana (Ivan Alejo, 84′), Inui (Capa, 77′); Kike Garcia.

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Rodrigo, Duarte; Pina, Manu Garcia; Sobrino (Alexis, 85′), Ibai (Munir, 80′), Pedraza (Wakaso, 72′); Guidetti.

Golak:
[0-1]
5′ Guidettik

Alavesek bere helburua lortu du, jokoan ziren hiru puntuak eskuratzea, alegia. II. Euskal Herriko Txapelketaren finala erabakita dago dagoeneko. Lehen postuan Reala eta bigarrenean Athletic izango Txapelketako sailkapenaren amaieran ere. Baina oraindik ikusteko dago 3. postuan nork hartuko duen. Gaurko partidarekin Alavesek lehen hiru puntuak ezarri ditu sailkapeneko azken laukian, baina oraindik beste partida falta zaio jokatzeko, Athleticen kontra, Mendizorrotzan.

Gaurko norgehiagokari begira jarrita, 5. minutuan sartutako golak erabaki du lehiaketa. Azken batean, lehenengo zatian Alavesek gola sartzeaz gain jokoa ere kontrolatu egin du, eta bigarren zatian Eibarrek gora egin arren ezin izan du golik sartu. Gora, beraz, Alavesek egin du Abelardok taldearen agintea hartu zuenekik hona, eta gaurkoan joera hori berretsi besterik ez du egin.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Real Sociedad Athletic

Apirilak 28, larunbata, 16:15, Anoeta

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Eibar 0-0 Real Sociedad, Errealak eta Athleticek jokatuko dute II. Euskal Herriko Txapelketaren finala

→ berria.eus: Eibarrek eta Realak berdindu egin dute, golik gabe
→ naiz.eus: Derbia derbi, eta golik gabeko neurketa Ipuruan (0-0)

Eibar 0 – 0 Real Sociedad

Eibar: Dmitrovic, Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Jose Angel (Capa, 65′), Pedro Leon, Joan Jordan, Diop, Inui (Orellana, 78′), Kike Garcia, Charles (Escalante, 26′).
Real Sociedad: Moya; Odriozola, Elustondo, Raul Navas, De la Bella; Illarramendi (Zubeldia, 89′), Llorente, Zurutuza, Juanmi (Januzaj, 72′), Willian Jose (Agirretxe, 77′), Oiartzabal.

Golak:
[0-0]

Ipuruako partidaren ostean, berdinketarekin, sailkapenari begiratu bat eman, eta baditugu II. Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatuko dituzten bi taldeak: Erreala eta Athletic [Errealak 11 puntu; Athleticek 8; Eibarrek 5; Alavesek 0]. Matematikoki Athleticek eta Eibarrek 8 punturekin amaitu lezakete denboraldia, baina bien arteko norgehiagoken emaitzak kontuan izanda, Athletic aurretik izango litzateke hala ere.

Jokoaz, Eibarrek zein Errealak aukerak izan dituzte golak sartzeko, baina markagailuari begira, aukerak eta golak ez dira gauza bera. Punteria gutxi, edo baloiaren borobila. Azkenean atean sartu ezinean. Eibarrek galdu ditu aurtengo txapelketa leihatzeko aukera guztiak.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 15, igandea, 12:00, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

Euskal Selekzioa vs. Txekia: nazioa, futbola eta oroimena.

→ Sarrerak erosteko HEMEN

Larunbat honetan, azaroak 25, jokatuko du emakumezko futbol saileko Euskal Selekzioak Txekiako Selekzioaren aurkako partida Ipuruan (Eibar). Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF) gaur bertan eman du ezagutzera partidarako Iñigo Juaristi hautatzaileak deitu dituen jokalarien zerrenda

Euskal Selekzioaren urrats hau aprobetxatu egingo da 1937an ‘Euzkadi’ izenarekin mundu mailan ibili zen selekzioa gogoratu eta Euskal Selekzioaz hausnartzeko ere.

Orain 80 urte, 36ko Gerraren testuinguruan, Euskal Selekzioak Europan eta Ameriketan hainbat partidu esanguratsu jokatu zuen, arrakasta itzelaz, bai kirol emaitzetan zein maila sozial eta politikoan ere. Txekoslovakiako selekzio nazionalaren aurka ere jokatu zuen orduan, eta emaitza 2-1 izan zen, Txekoslovakiako taldearen alde.

Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua

Programa zabala antolatu da Eibarren partidaren inguruan, “80 urte mundura” lelopean. Eta horren barruan, azpimagarria, Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua. Ostiralean egingo da, partidaren bezperan, 19:00etan, Eibarko Armeria Eskolan. Bertan izango dira Joseba Urkiola kazetaria, Jose Angel Iribar jokalari historikoa,1937ko selekzioan aritutako futbolarien senitartekoak, gizonezkoen Euskal Selekzioaren futbolari bat, zein Iraia Iturregi eta Aintzane Encinas, biak jokalari ohiak eta Juaristi hautatzailearen laguntzaileak.

Euskal Selekzioaren ibilbidearen gaineko hausnarketa beraz, Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak partidaren aurkezpenean adierazi bezala, “askatasunaren ikur bat bilakatuta” aritu zen selekzio haren erreferentzia hartuta.

Giroa izango dugu, zalantzarik ez, Euskal Herriaren askatasunaren aldarria eta defentsaren ikur ahaztezin haren oroimena bizirik dagoelako oraingo Euskal Selekzioan, beti ere, aurrera begiratzeko asmoarekin.

Lehen puntuak, Bilbora: Eibar 0 Athletic 1


Argazkia: GORKA RUBIO/ARGAZKI PRESS [berria.eus]

→ berria.eus: Athletic 0-1 nagusitu zaio Eibarri, denboraldiko lehen derbian

Eibar: Dmitrovic, Capa, Paulo, Ramis, Jose Angel, Ruben Peña (Bebe, 46′), Jordan, Dani Garcia (Rivera, 83′), Inui (Sergi Enrich, 63′), Charles eta Kike Garcia

Athletic: Kepa, Boveda, Nuñez, Laporte, Saborit, Williams (Lekue, 80′), San Jose, Vesga, Cordoba (Muniain, 66′), Raul Garcia eta Aduriz

Golak:
[0-1] 39′ Aduriz

II. Euskal Herriko Txapelketaren lehen partida Ipuruan. Athleticek gola sartu du lehen zatian, baina kostatu zaio Eibarren oldarrari eustea bigarrenean. Atezainak ere jokatzen du baina, eta Kepak ondo bete du bere zergina: Eibarrek atera botatako baloi guztiak gelditu egin ditu. Azkenean, Txapelketako lehen hiru puntuak Bilbora joan dira.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Alaves Real Sociedad

Urriak 14, larunbata, 18:30. Mendizorrotza

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia