Etiketaren artxiboak: Real Sociedad

Euskal Herria Txapelketaren II. edizioaren finala, abuztuaren 4ean

LaLigako euskal taldeen arteko derbyen emaitzen arabera, Athletic Clubek eta Real Sociedadek gizonezkoen Euskal Herria Txapelaren II.  edizioaren finala jokatuko dute 2018ko abuztuaren 4ean, oraindik finkatzeko dagoen futbol zelaian.

Emakumezkoen finalari dagokionez, Athletic Clubek eta Real Sociedadek jokatuko dute ere emakumezkoen Euskal Herria Koparen VIII. edizioa,  2018ko irailaren 2an hain zuzen ere, lekua eta ordua zehazteko daudelarik.

~
La final de la II Euskal Herria Txapela masculina, el 4 de agosto

Tras los resultados de los derbis vascos de LaLiga, Athletic Club y
Real Sociedad disputarán la final de la segunda edición de la Euskal
Herria Txapela. Será el día 4 de agosto de 2018 en escenario y
horario aún por confirmar.

Del mismo modo, también Athletic Club y Real Sociedad se jugarán la
octava edición de la Euskal Herria Kopa femenina, concretamente el
día 2 de septiembre de 2018, en lugar y horario por confirmar.

#EHFutbolKopa ~ San Ignacio 0-2 Reala

Argazki albuma [@MirenPara]

Faduran jokatu da gaur arratsaldean VIII. Euskal Herria Koparen bigarren finalaurrekoa. Reala nagusi izan da jokoan eta emaitzan, partida hasi eta 7’an eta 12’an sartutako golekin. Lehen zatia ikusgarria izan da, joko alaiarekin. Bigarrenean, ordea, San Ignacioko jokalariek balokia mugitu eta aurrean zuten 1. mailako taldeari eutsi egin diote: ez diete gol gehiago sartu.

Partidaren amaieran, omenaldi hunkigarria egin diete taldeko kapitan Garazi eta Ainoa Antruejo jokalariei, futbola uztea erabaki eta gaur jokatu duten azken partidan.

San Ignacio: Aitziber [a], Eva, Gurene, Yasmin, Jone, Nekane, Samantha, Naira, Ainoa, Ziortza, June [a], Garazi [k], Sheila, Naia, Maitane, Eztizen, Laura, Sandra.

Reala: Cristina Cornejo [a][k], Iraia Iparragirre, Itziar Gastearena, Michi Goto, Ane Etxezarreta, Nahikari Garcia, Itxaso, Naiara Beristain, Nerea Eizagirre, Claudia Zornoza, Manu Lareo, Elene Lete [as], Leire Baños, Leyre Fernandez, Chini Pizarro, Paola Soldevila, Nuria Mendoza, Bea Beltran, Titay Calvo.

Golak
0-1   07´ Nahikarik
0-2   12´ Manu Lareok

Finala

Finala Reala eta Athleticen artean jokatuko da. Zelaia eta data datozen egunotan zehaztuko dira.

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
[2. multzoa]
2018.04.26
Gasteizko Aurrera 0 – 4 Eibar KE ehkirola.eus
[1. multzoa]
2018.04.28
Zarautz KE 2 – 3 Oiartzun KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.04.29
Aviron Bayonnais 1 – 11 Pauldarrak   ehkirola.eus
[4. multzoa]
2018.04.29
Mulier FCN 5 – 4 penaltietan Osasuna  mulierfcn.com
[1. multzoa]
2018.05.11
Oiartzun KE 1 – 2 Añorga  ehkirola.eus
[2. multzoa]
2018.05.15
Genêts d’Anglet 0 – 5 Eibar KE  ehkirola.eus
[3. mulzoa]
2018.05.17
Pauldarrak 0 – 3 San Ignazio  ehkirola.eus
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.05.24  Añorga  1-3  Eibar KE  ehkirola.eus
2018.05.29  Mulier FCN  1-2  San Ignazio
 ehkirola.eus
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.06.02  Athletic Club  3-1   Eibar KE  ehkirola.eus
 2018.06.05 San Ignazio  0-2   Real Sociedad
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
 2018.08 ?

[#EHTxapelketa] Reala 3 – 1 Athletic : Reala 2018ko txapelketaren buru


Argazkia: Juan Carlos RUIZ / FOKU [naiz.eus]

→ berria.eus: Baten poza, bestearen ezina
→ naiz.eus: La Real se impone al Athletic en el derbi de Anoeta

Reala 3 – 1 Athletic

Reala: Moya; Raul Navas, Llorente, Elustondo (Odriozola, 82′), De la Bella; Illarramendi, Zurutuza; Canales (Ruben Pardo, 79′), Januzaj (Zubeldia, 90′), Oiartzabal; Willian Jose.

Athletic: Kepa; Unai Nuñez, De Marcos, Íñigo Martínez, Balenciaga; San Jose, Iturraspe (Mikel Rico, 72′); Cordoba (Muniain, 68′), Lekue (Susaeta, 50′), Raul Garcia; Iñaki Williams.

Gtolak
[1-0] 15′ San Josek (bere atean).
[2-0] 38′ Oiartzabal.
[3-0] 54′ San José (bere atean)
[3-1] 59′ Raul Garciak (pen).

Realak irabazita, 2018ko txapelketaren burua aldarrikatu du. Lehen postuak, baina, ez du txapela bermatzen. Finalera pasako da bigarren sailkatuarekin, Athleticerekin, alegia, eta bion artean jokatuko dute finala, 2018ko Euskal Herriko Txapelketaren garaikurra, txapela, irabazteko.

Patidaren inguruan gutxi dago esateko. Erraz nagusitu da Rela, golak bere alde, eta Athletic berandu ibili da horretan. Nagusiasun osoa area barruan, nagusitasun osoa markagailuan, partida lehiatua izanda ere. Ondo merezita garaitu zen Reala, lehen postuan finkatu eta talde biak finalari begira gelditu dira. Orduan elkar ikusiko dute berriro, 2018ko EHTxapelketa erabakitzeko.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Alaves Athletic

Maiatzak 12,  larunbata,  18:30, Mendizorrotza

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da


Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus

Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak  aste honetan jokatuko dira.

Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute,  apirilaren 26an, osteguna, 19:30ean Gasteizko Olaranbe 1 zelaian.  Beste hiru kanporaketa ere jokatuko dira asteburuan, lehen fase honetarako lau multzo osatu dira-eta.

Aurten urrats garrantzitsua eman du Euskal Kopak: joan zen urtean 6 taldek hartu zuten parte eta aurtengoan 13 taldek jardungo dute norgehiagokan.  Txapelketa honek gero eta erakarritasun handiago duen seinale nabaria.

Parte hartuko dute Frantziako ligako Ipar Euskal herriko talderik onenek: Genets eta Aviron Bayonnais; eta Hego Euskal Herrian Espainiako Iberdrola ligan lehen eta bigarren mailan jokatzen duten kasik guztiek: Athletic, Reala, Añorga, Oiartzun, Zarautz, Eibar, Pauldarrak, San Ignacio, Aurrera de Vitoria, Mulier eta Osasuna).

4 multzo egin behar izan dira kanporaketen bidez final erdian lehiatzen hasten diren Reala eta Athleticen aurka nork jokatuko duen erabakitzeko.

Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira 17/18ko denboraldian.

Finala, 2018/19-ko aurre denboraldian jokatuko da.

Multzoak eta lehen faseko lehen kanporaketak

1. MULTZOA

2. MULTZOA

3. MULTZOA

4. MULTZOA

Oiartzun

Añorga

Zarautz

Eibar

Aurrera

Genets

Pauldarrak

San ignacio

Aviron Bayonnais

Osasuna

Mulier

1. MULTZOA 
ZarautzOiartzun (Añorga libratzen da). Apirilak 28, larunbata, 12:00,  Asti Txikin (Zarautz)
2. MULTZOA
EibarAurrera (Genets libratzen da ).Apirilak 26, osteguna, 19:30, Olaranbe 1 (Gasteiz)
3. MULTZOA
Aviron BayonaisPauldarrak (San Ignacio libratzen da) Apirilak 29, igandea, 12:00, Avironen zelaian (Baiona)
4. MULTZOA
MulierOsasuna. Apirilak 29, igandea, 18:00, Mulierren zelaian (Iruñea).

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA
2018.04.26  [2. multzoa] Gasteizko Aurrera + – + Eibar KE
2018.04.28  [1. multzoa] Zarautz KE + – + Oiartzun KE
2018.04.29  [3. mulzoa] Aviron Bayonnais + – + Pauldarrak 
2018.04.29  [4. multzoa] Mulier FCN + – + Osasuna
2018.05.–  [1. multzoa] Añorga + – + … …. …. …
2018.05.–  [2. multzoa] Genêts d’Anglet + – + … … … … …
2018.05.–  [3. mulzoa] San Ignazio + – + Pauldarrak
2018.05.–  [4. multzoa] ……. + – + ………
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA
2018.05/06
 2018.05/06
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA
 2018.06.09/10  Real Sociedad
 2018.06.09/10  Athletic Club
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA
 2018.08.25/26


→ ehkirola.eus: Euskal Kopa
→ wikipedia.org: Emakumezkoen Euskal Herriko Futbol Kopa

Eibar 0-0 Real Sociedad, Errealak eta Athleticek jokatuko dute II. Euskal Herriko Txapelketaren finala

→ berria.eus: Eibarrek eta Realak berdindu egin dute, golik gabe
→ naiz.eus: Derbia derbi, eta golik gabeko neurketa Ipuruan (0-0)

Eibar 0 – 0 Real Sociedad

Eibar: Dmitrovic, Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Jose Angel (Capa, 65′), Pedro Leon, Joan Jordan, Diop, Inui (Orellana, 78′), Kike Garcia, Charles (Escalante, 26′).
Real Sociedad: Moya; Odriozola, Elustondo, Raul Navas, De la Bella; Illarramendi (Zubeldia, 89′), Llorente, Zurutuza, Juanmi (Januzaj, 72′), Willian Jose (Agirretxe, 77′), Oiartzabal.

Golak:
[0-0]

Ipuruako partidaren ostean, berdinketarekin, sailkapenari begiratu bat eman, eta baditugu II. Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatuko dituzten bi taldeak: Erreala eta Athletic [Errealak 11 puntu; Athleticek 8; Eibarrek 5; Alavesek 0]. Matematikoki Athleticek eta Eibarrek 8 punturekin amaitu lezakete denboraldia, baina bien arteko norgehiagoken emaitzak kontuan izanda, Athletic aurretik izango litzateke hala ere.

Jokoaz, Eibarrek zein Errealak aukerak izan dituzte golak sartzeko, baina markagailuari begira, aukerak eta golak ez dira gauza bera. Punteria gutxi, edo baloiaren borobila. Azkenean atean sartu ezinean. Eibarrek galdu ditu aurtengo txapelketa leihatzeko aukera guztiak.

II. EH Txapelketaren hurrengo partida:

Eibar Real Sociedad

Apirilak 15, igandea, 12:00, Ipurua

EH Txapelketa. Sailkapena, emaitzak, egutegia